‘Balebila Proiektua’ finalista izan da Europako Batzordeak antolatzen dituen Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan

30 November, 2016

EUROPAKO BATZORDEAK BILBOKO UDALAREN KONPROMISOA AINTZAT HARTU DU ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK (ETE) NAZIOARTEKOTZEN LAGUNTZEKO POLITIKAGAITIK

Bilboko proposamenak Enpresak Nazioartekotzeko Laguntza kategorian hartu du parte, eta Europako erakundeek aurten aukeratu duten estatuko proiektu bakarra da Balebila Proiektuaren xedea da enpresei komunikazio- eta laguntzaestrategiak ematea, kanpoko merkatu berrietara irekitzeko beren prozesuak aurrera eraman ditzaten Bilbok ospe handiko aintzatespen hori jaso du, baina 2010. urtean ere lehen sari bat irabazi zuen Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako udal-lokaletan enpresak ezartzeko ekimenagatik

Bilboko Udalak, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuta, Balebila Proiektua delako ekimena sustatu du, eta orain Europako Batzordeak antolatzen dituen ospe handiko European Enterprise Promotion Awards – Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan finalista izan da Enpresak Nazioartekotzeko Laguntza kategorian. Balebila Proiektuaren xedea da kanpoko merkatuetan gero eta gehiago murgildu nahi diren Bilboko negozioei zein enpresa txiki eta ertainei komunikazio-estrategia praktikoak eskaintzea. Jasotako saria Europako Batzordeak Bilboko Udalaren konpromisoari ematen dion berme bat da; hain zuzen ere, enpresa-proiektuak sendotzea eta sustatzea lortzeko bultzadagatik eman dio, hiriko gobernu-taldearentzat lehentasunezko helburua izan baita ekonomia suspertzeari eta enplegua sortzeari begira.

Aurtengo edizioan, Balebila Proiektua izan da lehiaketako sei kategorietako sarien deialdian eskatutako betekizun zorrotzak gainditu dituen estatuko proposamen bakarra. Horrenbestez, estatu barruan proiektu irabazle aintzatespena jaso du.

Balebila Proiektua nazioartekotze-modalitatearen finalera iritsi da Finlandiako Human Security eta Lituaniako Young Export Leaders Program –Wings proiektuekin. Azkenean Finlandiakoa izan da garailea. Europako Batzordearen sariak erreferentzia dira Europa barruan eta arrakasta duten enpresaproposamenak finkatzeko, sortzeko eta sustatzeko administrazio, enpresa eta pertsona ekintzaileen arteko lankidetza-kasu onenak baloratzeari dagokionez.

Balebila Proiektua Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, enpresei laguntza eskaintzeko sustatutako ekimenen multzoan dago. Programaren barruan, urtero zortzi enpresa txiki eta ertain aukeratzen dira, zeintzuek berrikuntzarako eta kanpoko merkatuetara irekitzeko apustu irmoa egin nahi dutela frogatu behar duten.

Hautatutako enpresek enpresa-laguntza eta prestakuntza jasotzen dute. Zehazki, komunikazioan eta harreman publikoetan oinarritzen da, nazioartekotzeko prozesuak aurrera eramateko bide gisa. Enpresa txiki eta ertainen arduradunek komunikazio-estrategia eta -tresna ezberdinak erabiltzen ikasten dute, hedatzeko premiei zehazki zuzenduta daudenak.

Proiektu gaztea, baina erabat finkatua
Balebila Proiektuak eskaintzen duen enpresa-laguntza 2014. urtean abiatu zen, eta, hortaz, proiektu gaztea izan arren, erabat finkatuta dago. Gainera, Europako Batzordeak merezitako aintzatespena egin dio kalitate onagatik, profesionaltasunagatik eta, batik bat, lehiakortasun eta nazioartekotze parametroen barruan enpresa-sustapena bultzatzeko duen gaitasunagatik. Duela hiru urte jarri zen martxan eta, ordutik, 24 enpresatan eskaini du prestakuntza. Enpresek urtean 20 orduko taldekako prestakuntza eta batez beste 35 orduko laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua dituen programa oso batean parte hartu dute.

Kasu arrakastatsuak eta irakasle ospetsuak
Balebila Proiektuaren barruan arrakasta izan duten adibideen artean, Crusoe Treasure upeltegiaren kasua nabarmendu daiteke, itsas hondoan ardoak ontzen espezializatu den enpresa. Izan ere, Virgin Group taldeko sortzailea den Richard Branson-ek ardo horiek dastatzea lortu zuten 45 balizko inbertitzaileri egindako produktuaren aurkezpenean. Hori guztia proiektuaren barruan garatutako komunikazio eta harreman publikoetarako estrategiari esker lortu zen. Beste alde batetik, Relevo Videogames izan zen Sony Europari lotutako enpresaren ziurtagiria lortu zuen lehenengo euskal konpainia. Muka Desing Lab industria-diseinu estudioaren kasuan, nazioarteko komunikazioak aukera eman dio Korean Red Dot lehiaketako lehen saria irabazteko eta Milan Design Fair 2016 delakoan parte hartzeko hautatua izateko. Halaber, Ameriketako Estatu Batuetako Lowenstein diseinu-marka ospetsuarekin kontratu bat sinatzea irabazi zuten.

Korporazio-komunikazioan adituak diren bi irakasle ospetsu jarduten dute Balebila Proiektuan. Alde batetik, Suzanne Smith britainiarra egon da, nazioartean erreferentzia diren enpresetako goi-arduradunentzat aholkularitza- eta prestakuntzaekintzak diseinatu dituena, hala nola Bill Gates Microsoft enpresako sortzailearentzat eta IBM, Nokia, Vodafone eta Skype konpainientzat, besteak beste. Eta beste aldetik, Margaret Carpo, nazioarteko komunikazioan lan egiten duen estatubatuarra. Teknologia eta turismoan da aditua. Sony PlayStation, Samsung eta Philips enpresentzat lan egin du Carpo, munduan ospetsuak diren beste batzuen artean.

Bratislavako ETEen Europako Astean banatuko dira sariak
Atzo eman zen Enpresa Sustapenerako Europako Sarien berri, ETEen Europako Astea dela eta Eslovakiako hiriburuan, Bratislavan, egindako ekitaldi batean.

Europako sarien helburu nagusiak dira enpresa eta izaera ekintzaileak sustatzera bideratutako ekimenak antzematea eta enpresa eta ekintzailetzaren eremuko praktika eta politika onenen adibiderik garrantzitsuenak proiektatzea.

Saria hiria eta gizartea eraberritzeko proiektuari
Enpresa berriak sortzeko eta ekintzailetza laguntzeko ekimenei dagokienez, ez da Bilboko Udalak Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan aintzatespen bat jaso duen lehenengo aldia.

Beste eraberritze-ekimen batek ere lehen saria irabazi zuen 2010. urtean, Enpresa Laguntza kategorian, udal-lokaletan enpresa-proiektuak garatzearen ingurukoa zena. Epaimahaiak, orduan, enpresa-proiektuak sortzeko eta sendotzeko gaitasuna baloratu zuen, bai eta hogeita hamar lokal berreskuratu izana eta proiektuek aipatutako auzoetan lortutako hiri- eta gizarte-eraberritzea ere.

info+: www.bilbao.net/BilbaoEkintza

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow