BAC+ Inbertsio Foroaren XVII. edizioa Deustun

20 October, 2016

Azaroaren 3an XVII. Crecermas Foroa egingo da, eta bost proiektu ekintzaile berri aurkeztuko dira.  

Plataforma hori Deustuko Unibertsitateko Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren ekimenez sortu zen 2011n, ekosistema ekintzaile bat sortzeko, eta, horren bitartez, laguntasuna emateko finantzaketa bilatu nahi duten Startup-ei eta hazteko potentzial handia duten proiektu ekintzaileetan inbertitu eta proiektu horiek babestu nahi dituzten inbertitzaile edo business angel-ei.

 

Hirurogei proiektutik gora aurkeztu dira aurtengo deialdira, eta horietatik bost ezagutaraziko dira jardunaldi honetan:

 

1- Animalia basatiak monitorizatzeko dispositiboak garatzen eta saltzen dituen enpresa.

 

2- Munduko edozein 4-5 izarreko hoteletan Wellness Profesional eta Wellness Médico programak teknikarik aurreratuenekin aplikatzeko aukera ematen duen protokoloa.

 

3- Onlineko plataforma bat, Offlineko laguntza duena eta aukera ematen diona edozein emakumeri klik gutxi batzuekin zapata pare bat diseinatu eta erosteko, Espainian %100ean eskuz eginak eta beste inon aurkitu ezin dituenak.

 

4- Ezpondak auskultatzeko sistemak garatzen eta saltzen dituen enpresa, etengabeko urruneko monitorizazioa duena, alarmak sortzen dituena eta neurketa autonomo robotizatuak egiteko sentsore inklinometrikoa darabilena.

 

5- Birsorkuntzako eta berreraikuntzako medikuntzan aritzen den enpresa, zeinak terapiak garatzen baititu gaixo dauden edo hainbat trauma edo patologiek kaltetu dituzten ehunak birsortzeko eta berreraikitzeko.

 

Saioa azaroaren 3an izango da, arratsaldeko 16:00etan, Deusto Business School eraikineko 34. ikasgelan, Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen campusean (Agirre Anaien kalea, 2 48014 Bilbo).

Foroan izena eman eta proiektu horiek ezagutzeko, bete inprimaki hau.

 

 

ORKESTRA ETA CRECER+ BURUZ:

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua lurraldearen lehiakortasuna aztertzeko eta eztabaidatzeko zentroa da, 2006an sortua, Deustu Fundazioaren baitan. Bertako programa bat, “Crecer+” izenekoa, hazteko aukera handia duten proiektuen ekintzaileei eta enpresa berri berritzaileak finantzatzeko interesa izan dezaketen business angels-ei laguntzeko sortutako ekimena da.

Crecer+ Business Angeles-ek Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza-ekosistema garatzen lagundu nahi du, herrialde hau toki erakargarria izan dadin proiektu berritzaileak dituzten ekintzaileentzat eta bizirik iraun dezan bertako ezaugarri den kultura ekintzaileak.

Ekintzaileen eta business angels-en finantza-itzulkina handitzen laguntzeaz gain, Crecer+ plataforma haien “gizarte-itzulkina” ere areagotzen ahalegintzen da, nazioko eta nazioarteko eragileekin lankidetzan tokiko ekosistema ekintzaile dinamikoagoa sendotzearen bidez. Crecer+ plataformaren helburu garrantzitsu bat da tokiko ekonomiaren eragile protagonistak orkestratzea, euskal lurraldearen gaitasun ekintzailea eta oparotasuna handitzeko.

Orkestrak egoitzak ditu Donostia eta Bilbo hirietan.
Info+: http://orkestra.deusto.es/bacrecermas/eu

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow