ASLAN 2016 ekimenak Bilbon hasiko du bere Tour Teknologikoa

8 September, 2016

Bilbok ostatatuko du ASLAN 2016 tour teknologikoaren lehen topagunea. Ekimen horretara hogei bat enpresa bilduko dira, eta egungo aukera teknologikoei buruz duten ikuspegi berezi eta eguneratua azalduko dute, aukera horiek ezinbestekoak baitira enpresentzat beren eraldaketa digitaleko prozesua garatzeko orduan.

 

@asLAN Elkarteak antolatutako “Transformación Digital. Todo Conectado” Topagune Teknologikoan eztabaidagai izango dute nolako papera jokatzen duten sareko teknologiek eraldaketa digitala bultzatzeko prozesuan, eta ikuspegi zabala eskainiko da etorkizuneko joera garrantzitsuei eta negozioarekin lerrokatutako azpiegitura digitalak eraikitzeko konponbide teknologikoei buruz:

  • CyberSecurity
  • IoT
  • DataCenter
  • HybridCloud
  • Mobility
  • Virtualization
  • Open Networks
  • Collaboration
  • Wireless

Aukera paregabea izango da ekintzaile izan nahi dutenentzat eta sektoreko StatUp-entzat, posible izango dutelako joera berriak ezagutzea, beren ezagutzak eguneratzea edo esperientziak partekatzea sarearen munduko teknologietan interesatuta dauden beste profesional batzuekin.

Topagunea Meliá Bilbao Hotelean egingo da, eta Ongi-etorri Saioan parte hartuko dute Bilboko Udaleko Informatika Zentroko zuzendari nagusi Iñaki Etxebarriak eta Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoko dekano Álvaro Ubiernak.

Erakusketara hogei konpainia inguru etorriko dira, eta itxiera ekitaldian, berriz, Xabier Arrietak parte hartuko du, Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio zuzendariak, hizpide izango dituelarik bertako proiektu eta joera teknologiko batzuk. Ondoren, lan bazkari tematiko bat egingo da: “Euskadiko IKT proiektu handiak ezagutuz”.

Tour Teknologikoak Estatuko hainbat erakunde publiko eta pribaturen babesa dauka. Euskadin, Innobasque eta GAIA dira erakunde kolaboratzaile nagusiak.

 

Info +: http://www.aslan.es/ForoBilbao

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow