Are You Ready to Change the World?

12 January, 2017

“Global Solutions Program” NASAko Singularity University zentroaren jarduerarik garrantzitsuena da. Ekimen hori bereziki zuzentzen zaie munduaren etorkizuna hobera aldatzeko proiektuak abiarazi nahi dituzten ekintzaileei.  

“Change Maker” bat bazara, hitzordu bat duzu Bilbao Berrikuntza Faktorian urtarrilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan.

 

Munduko baliabideak mugatuak dira, eta arazo asko gaindiezinak dirudite, harik eta aldaketa-eragileek arazoak ongi hausnartu eta eraldatzen dituzten arte. Aldaketa-eragile deitzen zaie sare egokietarako eta teknologia indartsuenetarako sarbidea duten ekintzaile, enpresari eta bisionarioei. Gizartearentzat kezkagarrienak dira klima aldaketa, hezkuntza eta mendekotasun energetikoa bezalako gaiak.

 

NASAko Singularity Universityra biltzen dira arlo horietan inpaktu esponentziala lortzeko behar diren osagai guztiak, eta zu bezalako aldaketa-eragileak funtsezko piezak zarete helburu horretarako. Global Impact Challenge 2017 ekitaldian mundua aldatzeko aukera izango duzu. Hemen Rafael del Pino Fundazioak bultzatzen du lehiaketa, eta bere asmoa da dei egitea gizarteari, aktibatu ditzan bere sormena, talentua eta ezagutzak, konponbideak sortzeko azken aurrerapen teknologikoen bitartez.

 

Aldaketa-eragilea zara? 

Lehiaketak kezka handiak dituzten mundu osoko laurogei pertsona identifikatuko ditu; aldaketa-eragile horiek hainbat astez parte hartuko dute Konponbide Globalen Programan (SPG), non prestakuntza eta laguntza jasoko baitute NASAk Silicon Valleyn duen egoitzan. Han, “Change maker” horiek aztertuko dute nolakoak diren mundua aldatzen ari diren aurrerapen teknologiko handienak, eta baita ere nola aplikatu daitezkeen konponbideak bilatzeko Gizateriaren arazo handientzat.

 

Urtarrilaren 19an, zure aukerak hitzordu bat du Bilbon, arratsaldeko 19:00etan, Bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitarte Kalea, 6):
https://www.eventbrite.es/e/entradas-singularity-university-global-impact-challenge-31059307224

 

+info: https://singularityuglobal.org/community/chapters/bilbao

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow