Zure StartUp-arentzako diru-laguntzak azaroaren 22an Donostian egingo den SmartUp ekitaldian

13 October, 2016

ETEak modan daude. Ekintzailetza modan dago. Beti egon behar zuketen, eta etorkizunean ere egon behar lukete, ekonomiaren oinarria direlako. SMARTup ekitaldia sortu da ETEei eta StartUp-ei inspirazio, ikaskuntza eta konexio espazio bat eskaintzeko. Eta edukiz betetako formatu orijinal bat du gainera.  

Top hitzaldiak, inbertitzaile/startup matching-saioak, ETEentzako matching-saioak, SMARTup sariketa, Expo-gunea, speakers conrner-a…

 

Ekintzailea bazara eta proiektu on bat baduzu eskuartean, ideia burutsua da proiektu hori SmartUp ekitaldian aurkeztea, hantxe aurkituko dituzulako kalitatezko inbertitzaile ugari, ohikoak ez direnak eta profil anitza dutenak: Business Angels-ak, haztegiak, azeleragailuak, VC, funts korporatiboak, banka…

 

BCN Business Angels, Wayra, Keiretsu Forum, Emprendiza, CAF Ventures, IESE Business School, Metxa, Samaipata Ventures, Geroa Pentsioak, Berri UP, Crecer +, Tecnalia Ventures, Elkargi eta BIC Gipuzkoa dira ekitaldian egongo diren erakundeetako batzuk.

 

Azaroaren 22an Kursaalen batuko dira enpresentzako zerbitzuak ematen dituzten enpresa erakusleak, ETEei eta startup-ei laguntzeko organismo publikoak, ekintzaileak, eta enpresa txiki eta ertainetako zuzendaritza-karguak: “Kongresu jauregi ikusgarri bat. ETE eta ekintzaileen lurrean. Gauza on asko gerta daitezke…”

 

Info +: www.smartup.eus

Irakurri hau ere:
http://www.spri.eus/es/blog/emprendimiento-smartup-donostia-2016

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow