Adegi, Geroa eta Elkargik enpresa berriak sortzeko funts bat bultzatu dute

2 November, 2016

Enpresak sortzen laguntzeko Funts berri bat dago Gipuzkoan, Adegik, Geroa EPSVk eta Elkargi elkarrekiko berme sozietateak sortua eta 5 milioi euroko hasierako inbertsioa duena. Baliabide horiek lan-tresna bikaina dira Gipuzkoako patronalak duela bost urte sortu zuen Ekintzaile Foroarentzat; apustu estrategiko bat kolektibo horri beren enpresa proiektu hasberriak gauzatzen laguntzeko.

 

ADEGIko Ekintzaileen Foroa helburu hauekin sortu zen: esperientziak partekatzea ekintzaileen artean, bideak aurkitzea Gipuzkoako ETEak zuzentzen dituzten enpresari eta zuzendaritza-kargu seniorretara hurbiltzeko, berrikuntza irekiaren esparruan lankidetzan jarduteko formulak aplikatzea ekintzaileen eta ETEen artean, eta arrisku kapital inbertitzaile adimendunak erakartzeko estrategiak partekatzea, halakoek negozio eredu berritzaileagoen garapenean duten paper kritikoarengatik.

 

Jose Miguel Ayerzak (Adegi), Marco Pinedak (Elkargi) eta Virginia Oreguik (Geroa) aurkeztu dute Gipuzkoako startup-ei laguntzeko funts berri hau, zeinak enpresen kapitaletan parte hartuko duen, gehienez 500.000 euroko kredituak emanaz. Funts horren asmoa da urtean dozena bat enpresa proiektutara iristea. “Gipuzkoako kapital pribatua da, enpresa eta langileena, eta Gipuzkoan garatuko diren proiektuetara bideratuko da: diru gipuzkoarra proiektu gipuzkoarrentzat…”.

 

Ondoren, bigarren fase batean, epe luzeko maileguak egingo dira; hala, enpresek finantzaketa lortuko dute baldintza abantailatsuekin, eta Elkargi, CERSA nahiz Europako Inbertsio Funtsaren babesa izango dute InnovFin programaren bitartez.

 

Ekimen horren bidez, balio-kate osora iritsi nahi da, hasi startUPa sortzen den unetik eta laguntza tekniko, garapen eta hazkunderaino. Horregatik, Adegi, Geroa eta Elkargiz gain, beste eragile pribatu batzuk ere sartu dira proiektuan; tutoreak, azeleragailuak (adibidez BerriUp), eta baita profesionalek ere, denek parte hartuko dutelarik inbertsioak erabakitzeko prozesuetan.


Info +: http://www.adegi.es/adegi/adegi-geroa-elkargi-impulsan-fondo-creacion-nuevas-empresas

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow