ON EKIN, enpresa ideia eta proiektuen lehiaketaren 4. edizioa

1 October, 2016

EKINGUNE, Debabarrenako ekintzaileen arteko lankidetza eta promoziorako elkarteak “On Ekin” lehiaketa / ekimenaren 4. edizioa jarri du abian, ideia eta enpresa-proiektuak garatzeko.

Helburua sormena bultzatzea da, pertsona zein enpresen ekimenak sarituz. Proiektu/ideiak garatzeko sortu berri diren enpresetan edota kontsolidatutako enpresetan hobetzeko prozesuak dituztenentzako, diru-laguntza txiki bat egongo da. Horretarako, bi fasetan banatutako lehiaketara gonbidatu nahi zaituztegu.

Lehendabizikoan, arlo sozial eta ekonomikoan diharduten ordezkari ezberdinek osatutako epaimahaiak aurkeztutako proiektu/ideien aurrebalorazio bat egingo dute. Ideia/proiektuak aurkezteko azken eguna 2016ko urriaren 7a da.

Bigarren fasea, datorren urriaren 20an egingo den afarian burutuko da. Ekintzailetza modu batera edo bestera babesten duten guztiek parte hartu ahal izango duten afarian hain zuzen ere, bertan ideia/proiektu onenaren aldeko botoa emateko aukera izango baitute. Honela, azken erabakiaren izaera demokratikoa bermatuko dugu.

Halaber, ekintzaile eta autonomoen arteko kontaktu-sarea sortu eta zabaltzeko aukera bikaina izango da, baita eskualdeko instituzioetako eta enpresa eta formazio arloko ordezkariekin.

Lehiaketako oinarriak webgunearen ON EKIN atalean argitaratuta daude. Bertan zeintzuk diren sariak, lanak aurkezteko modua eta ekimen honekin lotutako kontaktuak edota kontsultak non egin azaltzen dira. Halere, email honetara idatziz, ekingune@ekingune.com edo 943 208 420 telefonora deituz informazioa eskuratu daiteke

Animatu eta parte hartu edozein fasetan bai ideia/proiektuak aurkezterakoan zein bigarrenean afarira etorriz eta zure laguntasuna eskainiz.

EKIN AURRERA!!!

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow