40 business angels baino gehiago bildu dira “Crecer+ Business Angels” foroaren XIII. edizioan

24 June, 2015
  • * Komunitate Globalaren Sarea, 270.000 erabiltzaile dituena. Haren helburua da bertako kideen garapen profesionala, oreka pertsonalarekin batera.
  • * Hondakinak banantzeko robota, adimen artifizialean oinarriturikoa, hondakinak tratatzeko fabriketan ezartzeko; gai da hiri-hondakinen artean balioa izan dezaketen materialak antzeman eta biltzeko.
  • * Biomasa erabiliz hotza, beroa eta ur bero sanitarioa sortzen duen energia-zerbitzuen enpresa; ostalaritzan, kirol-zentroetan eta eraikin publikoetan dago.
  • * Afrikako hazkunde handiko herrialdeetan online bidez lana bilatzeko enpresa; 165.000 erabiltzaile eta izena emana duten 2.000 bezero ditu.
  • * Plug&play gailu teknologikoa, kirurgialariek ebakuntza-gelako lan-ekipamendua ahotsaren eta keinuen bidez kontrola dezaten. Instalazio pilotuak daude AEBetan, EBn, Italian eta Espainian.

 

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua lurraldearen lehiakortasuna aztertzeko eta eztabaidatzeko zentroa da, 2006an sortua, Deustu Fundazioaren baitan. Bertako programa bat, “Crecer+” izenekoa, hazteko aukera handia duten proiektuen ekintzaileei eta enpresa berri berritzaileak finantzatzeko interesa izan dezaketen business angels-ei laguntzeko sortutako ekimena da.

Crecer+ Business Angeles-ek Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza-ekosistema garatzen lagundu nahi du, herrialde hau toki erakargarria izan dadin proiektu berritzaileak dituzten ekintzaileentzat eta bizirik iraun dezan bertako ezaugarri den kultura ekintzaileak.

 

Ekintzaileen eta business angels-en finantza-itzulkina handitzen laguntzeaz gain, Crecer+ plataforma haien “gizarte-itzulkina” ere areagotzen ahalegintzen da, nazioko eta nazioarteko eragileekin lankidetzan tokiko ekosistema ekintzaile dinamikoagoa sendotzearen bidez. Crecer+ plataformaren helburu garrantzitsu bat da tokiko ekonomiaren eragile protagonistak orkestratzea, euskal lurraldearen gaitasun ekintzailea eta oparotasuna handitzeko.

 

Orkestrak egoitzak ditu Donostia eta Bilbo hirietan.

Info+: http://orkestra.deusto.es/bacrecermas/eu/

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow