Ekintzailetza


Berritu dugu gure konpromisoa ekintzailetzarekin eta batez ere barne-ekintzailetzarekin

Aberastasun eta ongizate sortzaile diren neurrian, oso garrantzitsua da aitortzeaenpresek eta enpresariek gizartean betetzen duten zeregina, ekintzaileen jarrera eta jarduera suspertzeko. Ekonomia garatzeko ezinbestekoa da enpresa berriak sortzea; horregatik berritu dugu gure konpromisoa ekintzailetzarekin eta batez ere barne-ekintzailetzarekin, uste dugulako enpresen egituretan palanka indarra egiten duten ekimen ekintzaileen garapenak, baliabideek eta indar-guneek balioa, enplegua eta aberastasuna sortzen dutela.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskal Ekintzailetza Sistema bultzatu du.

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek sinatutako erakunde arteko plan bat da, helburutzat daukana ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistema hobetzea elkarlanean eta modu koordinatuan.

Plana errealitate ekonomiko eta legegile berrira egokitzen da eta etorkizunean herrialde gisa izan behar ditugun lehiakortasuna eta sostengarritasuna bermatzea du xede, betiere Euskadiko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiei Laguntzeko Legea betez. Horrez gain, pizgarri funtzioa betetzen du ekintzailetzari laguntzeko ekosistema hobetzen jarraitzeko eta erakundeek ekintzailetzarekin eta barnekintzailetzarekinhartutako konpromisoari, duela hainbat hamarkadatatik errotuta dagoenari, eusteko.

Helburuak

  • Ekintzailetzaren kultura eta baloreak sustatzea gizarte maila eta bizitzaren etapa guztietan, iraganean gure herriaren ikurra izan den izaera ekintzailea suspertuz.
  • Atzemandako ideien bolumena eta merkatura iristen diren ekimen berrien kopurua emendatzea, enplegua eta jarduera ekonomikoa indartzen laguntzeko.
  • Euskal enpresa berriei hazten, sendotzen edota eskualdatzen laguntzea.
  • Barnekintzailetzaren edo ekintzailetza korporatiboaren aldeko apustu sendoa egitea, enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko duen potentzialagatik.
  • Ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistema osatzen duten politika, tresna eta instrumentu euskarriak sustatzea.

Start-up-ak sortzeko guneak Euskadin. BICs

“Ekosistema bat babesten, osatzen, gaitzen eta sortzen dugu startup-ei garatzen laguntzeko eta negozioaren fase guztiak (hazkundea, sendotzea eta negozioaren proiekzioa) lantzeko behar dituzten gaitasunak emateko”. Enpresa eta Berrikuntza Zentroak.".

BIC ARABA
C/ Albert Einstein, 15
Parque Tecnológico de Alava
01510 – Miñano (Alava)
Teléfono: 945 298 282
Email: bicaraba@bicaraba.eus

BIC GIPUZKOA
Parque Cientifico Tecnológico de Gipuzkoa
Paseo Mikeletegi, 83
20009 Donostia
Teléfono: 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus

BIC BIZKAIA
Sabino Arana 8
48013 Bilbao (Bizkaia)
Teléfono: 944395622
Email: info@bicbizkaia.eus


BIC GIPUZKOA

Edificio Fundación Tekniker
C/ Iñaki Goenaga, 5
20600 Eibar
Teléfono: 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus

BIC BIZKAIA EZKERRALDEA
Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33
48901 Barakaldo (Bizkaia)
Teléfono: 94 418 41 00
Email: info@bicezkerraldea.eus


BIC GIPUZKOA

Goiru Kalea 1, Edificio A, 4º
20500 Mondragón – GIPUZKOA
Teléfono: 943 712 072
Email: bicarrasate@bicgipuzkoa.eus

Harpidetu zaitez gure
newsletter-ak jasotzeko

Ezagutu euskal industria berriari buruzko
albisteak, laguntzak eta ekitaldiak