Enara Etxaniz, Patricia Draghici eta Endika Serrano: “Walden”, asmakuntza-, inspirazio- eta lan-gunea.

2017/17/11Walden Bilbao

XIX. mendearen erdialdean Henry D. Thoreau-k idatzitako “Walden – Life in the Woods” saiakeratik hartu dute proiektuaren izena. Liburuan kontatzen dira egileak izen bereko urmael baten ondoko txabolan igaro zituen bi urte, bi hilabete eta bi egunak: “bizitza aske eta basatiaren defentsa bat da, non protagonistak kontatzen digun nola erabaki zuen basora joatea esperientzia hura sakonki bizitzeko hasieratik amaieraraino… Eta SORKUNTZAren metafora perfektua iruditu zitzaigun”. Haurrei robotika eta programazio eskolak ematen ari zirela

Leer Mas

Juan Sadaba, ‘Nerei’: “Birloki sistemarekin zentzua eman nahi diegu Erresilientzia bezalako hitze…”

2017/10/11

Hirigintzako arkitektoa da prestakuntzaz, baina bere izaera sortzaile eta transbertsala dela medio, Juan Sadabak beste mundu batzuk ere esploratu ditu, elkarrekin uztartu dituelarik bere kezka batzuk: artea, teknologia, ingeniaritza… Bere bidaiak, esperientziak, kezkak eta gauzak ikusteko modu desberdinak forma hartzen hasi ziren, eta hala, 2013an Joseba Zubizarretarekin batera sortu zuen “Nerei Emotional Intelligent” , “ner group” taldeko startup gisa sortutako antolakunde txikia. Bere proiektuen artean aipatzekoa da “Birloki” sistema,

Leer Mas

Leire Atxa: “Noismart” beraizik zuzendurik dago Hezkuntzara, Osasunera, Bulegoetara eta Administrazioetara

2017/26/10

“Zarataren Kudeaketako“ espezialista bezala aurkezten du bere burua… Makina bat ogibide dago munduan! “Bai, -dio Leire Atxak- ogibide bitxia da, baina beharrezkoa ere bai. Kontuan izan behar da zarata arazo bat dela, eta pixkanaka hazten joan dela denborarekin, premiazko esku-hartze espezializatua behar izateraino…”. Egia da, zarata da Europa mailan gehien hazten ari den ingurumen arloko arazoa: “Europarron %65 osasun arloko agintariek gomendatzen duten indizeen gainetik bizi gara”. Eta hainbat azterlanek diote Espainia dela munduko

Leer Mas

Silvia Romero eta Alberto Aznar, ‘Beseif’: salerosketa %100 seguruak partikularren artean

2017/19/10

Beseif metodo erabat segurua da partikularren arteko ordainketak eta bidalketak egiteko, adibidez, bigarren eskuko salerosketetarako. Iruzur asko dago merkatu horretan, transakzioak ezezagunen artean egiten direlako, eta inolako gainbegiraketarik gabe. Salerosketa negoziatzean ere arazo bera sortzen da: eroslea ez dago prest ezezagun bati aldez aurretik ordaintzeko, eta saltzaileak artikulua bidali baino lehen jaso nahi izaten du dirua.Beseif enpresak konponbidea ematen dio egoera horri, eta partikularren arteko salerosketa prozesu osoaz

Leer Mas

Rut Aristin eta Ana María Cortések “Koena Salud” klinika zabaldu dute Bilbon

2017/10/10

Biak ari ziren lanean, bakoitza bere arloan, eta halere, erabaki zuten elkarrekin uztartzea beren ezagutzak, pasioa eta esperientzia eta klinika propio bat abiaraztea (María Díaz de Haro kaleko 49. zenbakian): “Bion asmoa zen nork bere zentroa martxan jartzea, kalitatezko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko prezio lehiakorrean. Gure bideak elkartu zirenean eta ikusi genuenean gustuko genuela besteak egin zuen lana, ohartu ginen elkarren osagarri bikaina ginela…” Kezkatuta daude pertsonen bizi-kalitateagatik, horregatik, gogotik lantzen

Leer Mas

“Merkatuak ikusizko inpaktu handia transmititzeko eskatzen die enpresei”: MIO – Make It Own diseinu-estudio gaztearekin hitz egin dugu.

2017/06/10

Itsasne Garate eta Oihane Perez, dedikazioz eta freskotasunez beteriko bi ekintzaile gazte dira, prest daudenak zure negozioaren emaitzak hobetzeko. Lan asko egin dute beren enpresa-proiektu berria martxan jartzeko, baina, zalantzarik gabe, motibazioa eta pasioa erabakigarriak izan dira diseinu grafikoko beren estudio berria sortzeko: “MIO – Make It Own”. Sorkuntza-zerbitzuak eskaintzen dituzte, oinarritzat harturik diseinu grafikoa, weben diseinua, brandinga edota komunikazio eta publizitate bidezko packaging-a. Laguntza ematen

Leer Mas

Iurgi Bilbao, Beitxu Estudios: turismo eta osasun arloetako proiektuetan lan egin nahi dugu”

2017/30/09

Iurgi Bilbao mungiarraren enpresa-proiektua 2016ko irailean jaio zen. Proiektuaren helburua da errealitate birtualaren inguruko bere ezagutza teknologikoak eskaintzea eskualdeko enpresa industrialei. Enpresa horietako gehienak matrizegintzan, mekanizatuan edo trokelgintzan dihardute. Berehala ohartu zen zein sektoretara zabaldu behar zuen. Izan ere, bere zerbitzuek abantaila interesgarriak dakartzate higiezinentzat, arkitektura estudioentzat, sustatzaileentzat edo barneko dekorazioko profesionalentzat, aukera ematen baitie denbora

Leer Mas

Kontatu zure istorioa. Konektatu zure publikoarekin: Haizea de Pedro

2017/14/09

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, non Kooperatiba Junior bat sortu baitzuen bere lantaldearekin batera. Gero, Merkataritza eta Marketin ikasketak egin zituen UOCen, eta gaur egun Marketin Digitalean espezializatuta dago (ESIC). Baikorra, sortzailea, jakin-min handiko idazlea, Haizeak dio aro digital berriaren, marken nortasunaren eta enpresa txikien ZALE handia dela: “Atsegin dut markez, beren nortasunez, estrategiez, sare sozialez eta aro digital berriaz mintzatzea. Uste dut komunikazioa dela

Leer Mas

SONY “Acutronic Robotics”en kapitalean sartu da. Acutronic Robotics “Erle Robotics” euskal enpresaren matrizea da

2017/07/09

Duela ia urtebete, “Acutronic Robotics” multinazional suitzarrak bere gain hartu zuen Arabako “Erle Robotics” startuparen kontrola, zeina robotika arloko mundu mailako eragile garrantzitsuenetako bat baita gaur egun. Orain SONY multinazionala sartu da proiektuan bazkide gisa, bere berrikuntza fundazioaren bitartez. SONY erraldoiaren sarrera ahalbidetzeko, lehen finantzaketa erronda bat egin da, milioi askotako operazio bat, alegia. Erronda horri esker posible izango da Víctor eta David Mayoral anaiek sortutako “Erle Robotics” euskal

Leer Mas

Nomative: Nomada Sortzaileak aukera berrien bila

2017/01/09

“Nomative” ekimena Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Programaren barruan sortu zen, eta, beraz, negozio-jarduera prestakuntzaren parte da, prestakuntza bat espezifikoki oinarritzen dena praktikan eta “Learning By Doing“ filosofian. Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Programaren bidez ikasleek prestakuntza jasotzen dute XXI. mendeko enpresek gehien eskatzen dituzten alderdiei buruz: talde-lana, kultura desberdinetan eta egoera ezezagunetan moldatzeko erraztasuna, ekimena eta independentzia, lidergoa, berrikuntza eta

Leer Mas

Pere Martí, ‘What About Technologies’: “Deskubritu zure negozioa. Hartu zeure erabakiak”

2017/26/07

“What About Technologies” aholkularitza teknologiko bat da, Data Management-ean espezializatua dagoena. Bere helburua da pertsonei ingurune intuitibo eta fidagarri bat ematea, ezagutza eskaintzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko, hala aukera izan dezaten beren denbora baliozko lanetan erabiltzeko. Kataluniako konpainia horrek duela gutxi parte hartu du Health 2.0 Basque topaketan, joan den ekainean Donostian antolatutako Osasun Digitalaren Europako Kongresuaren barruan: “Naru Intelligence” eta “Patia-Diabetes Prevent” enpresekin batera,

Leer Mas

Iñaki Mujika: “WeGetIt” konpainiak enpresei laguntzen die beren lehiakortasun abantaila handitzen ingurune digitalean

2017/21/07

WeGetIt enpresak bere baitan biltzen du diziplina anitzeko profesional talde bat. Talde horrek elkarrekin konbinatzen ditu estrategia, teknologia eta sormena, bide horretatik, erronkak gainditzeko, aukerak aurkitzeko, harremanak hobetzeko eta zerbitzu edo esperientzia bakarrak diseinatzeko. Horrelaxe lortu dute gure inguruko marka garrantzitsuen (esaterako, Orbea, Salto Systems, Createch, Fagor Industrial, Matrici edo Elkargi) balioa handitzea.  “Digital debotu” gisa ikusten dute euren burua. “Adiktuak, zaletuak, jarraitzaile leialak gara…

Leer Mas