Zure markak… markatzen du diferentzia? Oinarrizko Branding tailerra Bilbon

22 May, 2017

Datorren ekainaren 7an, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko (ESADE eraikina) 3. solairuan (ikusi mapa), ekintzaileei zuzendutako Workshop interesgarri bat eskainiko da oinarrizko Branding-ari buruz. Aidearte Diseinu Estudioaren eskutik ezagutuko dituzu zure enpresaren branding-a diseinatzeko eta diferentzia markatzeko behar dituzun oinarrizko kontzeptuak!

Zer ikasiko duzu?

  1. Workshop-ean ikasiko duzu zein garrantzitsua den zure enpresaren izena ongi aukeratu eta diseinatzea, eta nola egin daitekeen.
  2. Zein publiko motari zuzendu behar zatzaizkion, zein den zure target-a.
  3. Orobat identifikatuko dituzu zure enpresaren baloreak, lehiakideengandik bereizten zaituen balioa eta zure balio erantsia.
  4. Jakingo duzu nor den zure zuzeneko lehiakidea.
  5. Ikasiko duzu zer den eta nola egiten den Briefing bat.
  6. Ikasiko duzu eraginkortasunez aukeratzen zure enpresak behar dituen online / offline komunikazio grafikorako materialak: marka-irudia, publizitate-euskarriak edota hedabide- eta sustapen-kanalak.

Gogoan izan: ekainaren 7an, arratsaldeko 15:30ean, Ingeniaritza Fakultateko (ESIDE eraikina) 3. solairuko Ingenio gelan (ikusi mapa).

Behar den materiala: Koadernoa eta boligrafoa edo ordenagailu bat.

Izen-emateak HEMEN