WeekINN: Donostia berrikuntzaren hiriburu

18 October, 2017

Astebetez Donostia berriro bihurtuko da Berrikuntzaren hiriburu: Donostiako Sustapenak bultzatutako WeekINN ekimenak beste urrats bat eman du programazioaren kalitatean bere laugarren edizio honetan. 78 ekitaldi baino gehiago enpresentzat, unibertsitateko ikasleentzat, ikasleentzat, ikerlarientzat, herritarrentzat…

Urriaren 23tik 27ra egingo da Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko Zinegotzitzak Donostiako Sustapenaren bidez antolatutako Donostia WeekINN-Donostiako Berrikuntzaren Astearen laugarren edizioa, eta protagonista bihurtuko da hirian. Hitzaldiak eta saioak doakoak izango dira.

78 ekitaldi eta 40 kokaleku hirian zehar banatuta eta hainbat jarduera 200dik gora orduz garatuko direnak. Beren bitartez nazioarteko adituek, enpresek, ikerketa-zentroek, elkargoek eta zenbait sektoretako eragileek balioan jarriko dute hiriaren ekosistema berritzailea, aldaketaren, hazkundearen eta kohesioaren motor gisa.

Aurten, gai nagusi bat garatuko da Berrikuntzaren Astean: “Connecting Talent – Konektatu, pertsonen bidez berrikuntza sustatzeko”. Helburua da hitzorduaren espiritua zabaldu, hedatu eta indartzea. Jarduera-programa hiru bloke nagusitan banatuta dago: hezkuntza, enpresa eta nazioarteko konexioa. Hirurak estrategikotzat jotzen dira talentuari lotutako hiri bat lortzeko, talentua erakarri, garatu eta atxikitzeko eta, bide horretatik, hiriko sistema berritzailea indartzeko.


App donostia Weekinn
Aurten nobedade bezala, posible izango da aplikazioa deskargatzea eta egunero kontsultatzea zer jarduera dauden, bakoitzari buruzko ordutegia, lekua eta informazioa eskainiko delarik.

Bestalde, Donostia Weekinn ekimenak badu alderdi artistiko bat; hala, astean zehar horma-irudi bat sortuko da Boulevarden jarriko den herritarren Karpan, iruditan islatzeko egunero lantzen diren kontzeptu eta jarduerak.

Egunero sartu ahal izango gara www.fomentosansebastian.eus blogera, Donostia WeekINNen jarduera garrantzitsuenen laburpena ikusteko.

Kontsultatu egitarau osoa esteka honetan:
http://www.fomentosansebastian.eus/donostiainn/images/weekinn_2017/Programa_WeekINN_2017.pdf