We are testers enpresa South Summit txapelketaren finalean lehiatuko da

1 June, 2017

Euskal startup-a aukeratua izan da eskualde fasean.

We are testers plataforman, erabiltzaileen iritziak dirua balio du. Enpresak printzipio horren arabera funtzionatzen du, hau da, pizgarri ekonomikoak eta opariak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, eta horretarako, erabiltzaileek markak, produktuak eta zerbitzuak baloratu behar dituzte. Jasotako datuak enpresei helarazten zaizkie, balizko bezeroengandik datorren informazio baliotsua delako.

Sistemak funtziona dezan hainbat inkesta egiten dira, konpainiek eurek prestatuak beren interesen arabera. Plataformak erabiltzaileei bidaltzen dizkie galdetegi horiek, eta eskatzen die baloratu dezatela nolako esperientzia pertsonala izan duten web orri eta denda fisikoetan sartzean edo produktuak kontsumitzean. Hala, plataforma tresna sinple bat da denbora errealeko feedback-a eskuratzeko, eta hori lagungarri da enpresek beren zerbitzuak hobetu ditzaten. Bestalde, We are testers plataformako erabiltzaileek WATcoin txanponak lortzen dituzte, diru edo opariekin trukatu ditzaketenak edo GKEei dohaintzak egiteko balia ditzaketenak. Zenbat eta inkesta gehiagotan parte hartu, txanponez gain, erabiltzaileek WATio-ak ere jasotzen dituzte, zeintzuen bidez aurrera egin baitezakete komunitatean eta sari hobeak eskuratu.

 

We are testers startup-a, Beaz zentroaren laguntza duena, finalisten artean aukeratua izan da South Summit txapelketako eskualde fasean. Topaketa hori maiatzaren 18an egin zen Bilbon, BBVA Open Talent erakundearen laguntzaz. Hamar enpresa gaztek beren proiektuak aurkeztu zizkioten Spain Startup South Summit txapelketako epaimahaiari, eta We are testers izan zen garailea. Orain, lehiaketaren bigarren fasera igaro da.

 

Startup lehiaketaren finala datorren urrian jokatuko da Madrilen, nazioarteko South Summit kongresuaren barruan. Han elkartuko dira 100 startup finalistak, eta aukera izango dute beren proiektuak aurkezteko nazioarteko inbertitzaileen aurrean, mundu osoko enpresa berrientzat irekia izango den lehiaketa batean.

 

We are testers