Raquel Urtaran, ‘Momik’: Ongizate Amankomunera zuzendutako diseinua eta sormenezko komunikazioa

18 urtarrila, 2018

Raquel Urtaran 2010ean hasi zen Diseinu Grafikoa eta TIC-en formakuntza jasotzen, artean Boluntariotzari ere bere denbora eskainiz: “Irrika sozialak eta profesionalak beti bereizirik izan ditut, eta barne gogoeta sakon baten ondoren, nire bi pasioak batuko lituzkeen zerbait egin nahi izan nuen; batez ere, gehienbat zentzua leukakeen zerbait…

Ez da erronka erraza komunikazioa eta publizitatearen bidez pertsonei laguntzea, baina MOMIK-ek bost urte bete ditu bere oinarrizko printzipioak aldatu gabe: “Hasieran ideia ametsa zirudien, baina amets hau betetzen ari gara, batez ere nerabeentzako hezkuntza emozionala lantzen duen ‘Awake-Gasteiz’ bezalako proiektuekin.

 

Bereziki Iraunkortasunari eta Gizarte Garapenari garrantzia handia ematen diezue. Zuen egitekoa irrika berak dituzten enpresei laguntzea da.

Bai, batez ere gure filosofia bera duten enpresekin lan egiten dugu, ekarpen gehiago egin nahi dituztenekin. Gure ustez, gaur egun eta etorkizunean jendeak gehiago baloratuko ditu gizartea eta ingurugiroarekiko kontzientzia duten enpresak. Bi enpresak zerbitzu bera eskaintzen badizute, baina haietako batek zure erosketarekin Galiziako basoak birlandatzen laguntzen badihardu, hautua erabat argia da: ¡Gauzak alda ditzakegu geure erosketak erabakitzearen bidez!

 

Eta zer nolako zerbitzuak eskaintzen dituzue?

– Komunikazioaren bidez:

Identitate korporatiboaren diseinua (logotipoa, papergintza).
Diseinu grafikoa (katalogoak, memoriak).
Web orrien diseinua eta hauen kokapena bilatzaileetan.
Sare sozialen kudeaketa, community manager.

 

– Gestioaren bidez:

Marketing plana.
Komunikazio estrategiak.
Ikustarazpen kanpainiak.

Bezeroari marketing eta kudeaketarako helburuak ezartzen laguntzen diogu (ekonomikoak, barne kudeaketakoak, salmenta eta komertzialena, aurkezpenekoa, RSE-koa) eta ‘coaching’ eta ‘visual thinking’ tekniken bidez. Erdibideko helburuak zedarritu eta hauek betetzeko konponbideak bilatzen dira. Konponbideok bezeroarekin batera bilatzen dira, visual thinking (marrazkiak horman), coaching (galdera boteretsuak) eta bestelako tekniken bidezko bilera oso dinamikoetan.

 

-Formakuntza eta kontzientziazioaren bidez:

Ekintzaile izateko formakuntza.
Coaching pertsonala eta exekutiboa.
Gazteentzako hezkuntza emozionala.
Komunikazio eta marketing arduratsuari buruzko ekitaldiak.

 

Elkarlanean ari den talde ona duzu, baina funtsean bi kide dituzu euskarri: Itsasne Publizitate eta Harreman Publikoetan ikasia da. Nahiak, aldiz, LEINN (Liderazgo Ekintzailea eta Berrikuntza) esperientziaren alde egin zuen.

Halaxe da, bai Itsasnek eta bai Nahiak konponbide berriak ekartzen dituzte beren alorretan zein beste batzuetan. Pertsona eta langile bezala aurrera egiteko duten gogoak beren ekarpenak indartzen ditu, eta horrek MOMIK eta gure bezeroengan eragina du.

Nahiak, LEINN esperientzian jardun ezkero, enpresa-estrategia berriak aurrera eramateko baliabide anitz ditu, askoz dinamikoagoak diren eta parte-hartzea gehiago suspertzen duten metodologia berriak erabiliz. Bezeroarekin batera marketing plan bat ekoiztea dibertigarria izatea ere lortzen dugu.

Bestalde, Itsasne komunikatzaile trebea da, eta publizitate eta sare sozialetan sortzen diren joera berrien berri du beti.

Niri dagokidanez, neure ekarpenetan ONGIZATE AMANKOMUNA bilatzeko konpromezuarekin lan egiten dut.

 

Zein lanekin sentitu zarete erosoen?

Esaterako, ‘Afa Araba’-rekin lan egiten. Alzheimerra eta antzeko gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonen senide eta lagunentzako elkarte batez ari gara. MOMIK-era etorri ziren elkartearen izena zabaltzen eta kide gehiago lortzen lagun geniezaiekeen. Sentsibilizazio kanpainia bat egin genuen haien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gazteizen zehar ezkutatutako pertsonaia bat (Josetxo, Alzheimerra duelako galdu den gizona) bilatzeko jokoaz biztanleria mugiaraziz. Kanpainak oihartzun handia izan zuen. Sare sozialen bidez pertsona askok lehiaketan parte hartu zuen, eta komunikabide askok ekimenaren iragarkia zabaldu zuten.

Orain Emakunderekin Euskadin sexista ez den komunikaziorako dekalogo batean lan egiten ari gara, agentziok eta komunikabideek “sexistak ez diren kanpainak egin ditzagun”.

Orokorrean, oso eroso sentitzen gara gizarteari balioa eransten dioten elkarte eta entitateekin. Gisa honetako entitateekin lan egitea gogoko dugu, kidetasun handia sentitzen baitugu. Aldaketaren alderako apustua egiten duten entitateekin lan egitea ere erronka gisa hartzen dugu.

 

Crowdfunding kanpainak ere proposatzen dituzue; zer motako proiektuak sar daitezke?

Crowdfunding sistema konplikatua da, kanpaina guztiak sar ezin daitezkeelako eta ez dizutelako dirurik debalde ematen: jendearen kolaborazioaren truk zerbait eskaini beharra dago.

Orain finantzaketa modu hau asko erabiltzen ari dira musika produktore nobelek, CD baten edo kontzertuetarako sarreren truke.

Alderdi politiko berriak ere hasi dira erabiltzen, baita produktu berria kaleratu nahi duten eta finantzatzearen truke produktua bera eskaintzen duten StartUp-ek. Produktu eta zerbitzuen aurre-salmenta baten modukoa da.

Proiektu sozial eta ingurugirokoek ere badute beren lekua, baina dagoeneko martxan egon behar dute eta konfiantza handia eragin behar dute…

 

‘Awake Gasteiz’, ‘Revolución comunicativa y cambio social’ eta ‘Concienciación Medioambiental’ zuek karakterizatzen zaituzten proiektuetako hiru dira.

Awake-Gasteiz, nolabait, gure ‘”haur besoetakoa” da, MOMIK sortu garai berean sortua. Nerabe gazteentzako hezkuntza emozionala proiektua da. Autoestimua, konfiantza, baloreak, sineskizunak, mindfullness, yoga, elikadura, berezko talentuak edota bokazio profesionala lantzen dituzten tailerrak eskaintzen dizkiegu.

Orokorrean, gazteak oso galduta daude, ez dute behar bezala ezagutzen beren buruak gustatuko zaizkien eta asetuko dituzten lanbideak aukeratzeko. Tailer hauen bidez beren buruak ezagutu eta beren geroa zuzentzea lortzen dugu. Beste inon tratatu ezin dituzten gaien gainean mintzatzeko tokia da. Horrez gain, coaching klaseak ematen dizkiegu; bakoitzak prozesu osoa gainbegiratzen duen bere coach-a du. Oso polita da hainbeste profesional boluntario bezala batu izana, gazteentzako doako proiektua baita. 4º edizioan gaude eta espero dugu askoz gehiago egitea.

‘Revolución comunicativa y cambio social’ estatu mailako iragarki-agentzia zenbaitekin batera antolatu genuen ekitaldia bat da. Bertan, komunikazio eta marketing-aren aldetik gauzak ondo eta arduraz egiteko modua azaltzen genuen. Ohartu genuen ez gaudela bakarrik erronka honetan, eta dena posible dela.

Ingurugiroarekiko kontzientziazioari dagokionez, Barrikako hondartzara joan ginen hondakinak xahutzera. Ikaragarria da itsasoak dakarren hondakin kantitatea!

 

Etorkizunean zer proiektu gustatuko litzaizkizueke aurrera eramatea?

Bereziki proiektu sozialak eta ingurugiroari lotutakoak, ‘Awake-Gasteiz’ bezalakoak. Barrikan eginiko garbiketa eta kontzientziazio-ekitaldiak dira gehien asetzen gaituztenak, baina enpresaren eskuzabaltasunak enpresaren beraren iraunkortasuna zailtzen du. Erdibideko puntua aurkitzea gustatuko litzaiguke, proiektu hauetarako finantzaketa edo babesak lortuz, edota antzeko ekimenak aurrera eraman nahi dituzten eta dagoeneko horien garapenerako baliabideak dituzten enpresei laguntzea.

 

Informazio gehiagorako: www.momik.es

Momik Raquel Urtaran