Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 apirila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Mikel Villa eta Liborio Lopez, “Marco Topo”, familiarteko joko eta abenturak

Gure kultura-ondareak historia eta istoriorik asko du kontatzeko, ume zein helduek disfruta ditzaketenak. Garrantzitsuena da nola kontatu!

Mikel Villa barakaldoarrak eta Liborio López malagarrak (8 abizen euskaldunen ‘techie’ bertsioa gara) 2014an hasi ziren beren proiektuarekin. Mikelek ezin hobeto gogoratzen du egun hura: “Nire seme nagusiak, Asierrek, 9 urte bete zituen eta ginkana digital bat osatu genuen etxean, oso ondo funtzionatu zuena. Ordutik hazi egin gara egungo 25 produktuetara iritsi arte, eta hazten darraigu!…”

2017an, behin proiektua finkaturik, enpresa sortu zuten eta erakundeen euskarria jaso zuten, beren irrika berritzaileak aurrera eraman zitzaten. “DeustoKabin gaude, Deustuko Unibertsitateko enpresen inkubagailua, eta ‘Glocal Network’ sarean parte hartzen dugu, zeinaren bidez ekintzaileekin kontaktuan jar gaitezkeen, gure Sarea zaindu eta hedatuz.”

 

Mikel, Liborio, ezagutza eta laguntza bereziak errekeritzen dituen ideia polita duzue eskuartean…

Hala da, informatikariak gara biok, baina formakuntza lagungarria behar dugu geure aktibitate-eredua garatzeko, eta enpresa berritzaile garen legez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen dugu BEAZ-en bidez, zeintzuekin kontaktu handia dugun. DeustoKabik, CEBEK Emprenderekin osatzen ditugun ideiak hazi eta lantzeko aparteko tokia da. CEBEK Emprenden formatu izan gara zenbait alorreta, eta haiekin geure kontaktuen kopurua igotzen dugu, Glocal Network Sarean bezala.

Azkenik, Ship2B fundazioaren Eragin Sozialaren azelerazioari buruzko programa batean parte hartu dugu Bartzelonan. Honek guzti honek gehitu eta erraztu egiten digu lana.

 

Nola da posible geure kultura-ondarea modu dibertigarri eta hezigarrian ezagutzea?

Arrazoiak arrazoi, ume askok, eta hain gaztetxo ez direnek ere, ‘museo’ edo ‘ondare’ hitzak aspergarria den zerbaitekin lotzen dituzte; bertaratuko ez zaren lekua bailitzan, betiere ikastolak eramaten ez bazaitu…

Gure kultura-ondareak historia eta istoriorik asko du kontatzeko, ume zein helduek disfruta ditzaketenak. Garrantzitsuena da nola kontatu!

Marco Topon, istoriok jolasen bidez kontatzen ditugu. Familiak gure ondarea ikasi eta ezagutu dezala nahi dugu, baina garrantzitsuena da dibertituz ikasi eta ezagutu egitea. Horrako, telefono mugikorreko esplorazio jokoak erabiltzen ditugu, eta papera eta pegatinak bezalako bestelako baliabideak ere. Nork ez ditugu gustuko pegatinak?

 

TIC-en erabilerak dibulgazioa asko errazten du; ostera, euskarri teknologiko eta tradizionalak konbinatzearen alde egin duzue.

Teknologo onek bezala, proiektua hasi eta berehala, erabat osoa den APP bat sortu genuen. Geure inguruko haurrekin probatu genuenean, konturatu ginen APPak berez ez zuela funtzionatzen. Orduan, ‘Lean Startup’ metodologia ezagutu genuen eta zerotik hastea erabaki genuen, geure erabiltzaileei entzunaz. Proba-akats bidezko prozesu oso interesgarria izan zen, eta prozesuan zehar ikasi genuen belaunaldi berriek eskura duten bitartekari oro erabiltzen dituztela, eta ez dira ohartzen digitala eta analogikoaren arteko mugaz, helduok ez bezala.

Analogikoa eta digitalaren arteko interakzio honek, geure artean “etxetik ibiltzeko errealitate handitua” deitzen dioguna sor genezan lagundu zigun: Umeak mapa tradizional batez gidatzen dira, mugikorreko galderei erantzuten diete eta, asmatuz gero, telefonoak esaten dien pegatina itsasten dute mapan.

Gerora antzeman genuen papera erabiltzeak mapaz harago doazen elementuak ezartzen ahalbidetzen zigula, hala nola umeek marrazteko guneak edota hiria zein museoa bisitatzean garatzen den jokoaz kanpoko aktibitateak.

 

Museoen esparrua lantzen hasia da, zeinetan ‘Marco Topo’ arrakasta edukitzen ari den. Hiriak berak, landa giroa, Ingurumenaren interpretazioa… Aukera handiak dituzue!

Bai, jokoak oso ondo funtzionatzen du museo eta hirietan.

Oraintsu sare tematikoetan hasiak gara (esaterako, ardoen jatorri-izendapenen sareak) eta eskualde baten barruan lokalizazio zenbait barneratzeari ekin diogu. Honezaz gain, posible da esperientzia Kultura-Ondareaz bestelako esparruetan garatzea. Marco Topo ingurumena edo bide-hezkuntza bezalako alorretara egokitzean pentsatzen ari gara.

 

Bilbon, Gasteizen, Madrilen… Non gehiago jolas daiteke Marco Topoan?

Gaur egun Esteponatik Gernikara bitartean olga daiteke, bidean hiri eta museo askotik igaroz, hala nola Giza Eboluzioaren Museoa eta Sorolla Museoa, besteak beste, eta horrela 25 lokalizazio gehiagotan.

Euskadiri dagokionez, jokoak Bilbon eta Gasteizen ditugu; irrika bereziki handia dugu orain, Euskarazko geure lehenbiziko proiektua kaleratu baitugu, Gernikako Udaletxearen laguntzaz.

 

Marco Toporen erabilera bezala, haren garapena ere interaktiboa da, erabiltzaileen esperientziaz baliatzen baita bere burua hobetzeko.

Eskerrak sormen handiko erabiltzaileak ditugula: haurrak!

Proiektuan zehar asko ikasi dugu haiengandik. Marco Toporen hastapenetik, aukera izan dugu gaztetxoen iritziak ezagutzeko, jokoan gai berriak sartzeko zein diseinuan erabakiak hartzeko baliagarri izan ditugunak.

Eta onena etortzear da! Haurren iritzia are garrantzitsua izango deneko erabiltzaileen komunitate bat sortu nahi dugu.

 

Marco Topok kolaborazioa onartzen du; beren udalerrietan proiektuak sustatzeko interesa duten pertsonak egongo dira ziur.

Bai, jakina. Gure proiektuetako bat irakasle baten elkarlanaz sortu zen. Asko gustatu zitzaion proiektu hau, eta berak ireki zizkigun bere udalerrirako ateak. Berriki, Marco Topo leku gehiagora eramaten lagunduko diguten euskal ekintzaile batzurekin elkarlanean hasi gara. Era berean, estatuan barrena badira ekintzaileren laguntzari esker sortutako proiektuak.

Jakina elkarlanean aritzeko prest gaudela!

 

Zeintzuk dira zuen hurrengo erronkak? Zer-nolako proiektua garatzea gustatuko litzaizueke?

Gure helburua zera da, haurrak dituzten familiek bisita kulturalak beren egitasmoen artean sar ditzaten. Aukerez josiriko giroan bizitzeko zortea izan dugu, eta Marco Topo haurrek gure Kultura-Ondarea era dibertigarrian ikasteko bide bat baizik ez da.

Gure hurrengo urratsak leku “dibertigarrien” sarea osatze bidean joango dira, geure ondarea ezagutzeaz gain, familiartean ondo pasatzeko eta dibertitzeko lekuen sarea egitera, hain zuzen ere.

 

Informazio gehiagorako: www.marcotopo.com

 Marco Topo

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak