‘microLIQUID’ eta ‘Drone X Services’ Saiolan eta Garaia Guneak antolatutako gosari teknologikoetan

21 April, 2017

 

Arrasateko SAIOLAN Enpresa eta Berrikuntza Zentroak, eta ideia eta proiektuen arteko lankidetzarako GARAIA Guneak berriren berri antolatu dituzte Gosari Teknologikoak, zeintzuen helburua baita ekimen berritzaileak ezagutaraztea eta inguruko industria-sareko enpresa harremanak sendotzea.

Datorren apirilaren 27an, “microLiquid” eta “Drone X Services” izango dira enpresa gonbidatuak, eta beren esperientziak partekatuko dituzte:

 

“microLIQUID” 2008an sortu zen, IK4-IKERLAN zentroko spin-off gisa. Produktu mikro-fluidikoak fabrikatzen eta merkaturatzen dituen enpresa bat da, eta Arrasaten dago kokatuta. ”lab on a chip” teknologian oinarritutako dispositiboak ekoizten ditu, bai eta analisi eta diagnostiko ekipoetarako bestelako osagaiak eta erabili eta botatzeko elementu plastikoak.

Konpainiak orobat garatu ditu zunda neuronalak, zeintzuen bidez posible baita neuronen jarduera neurtzea eta aldi berean farmakoak dagokion tokian administratzea. Ikerketa eta farmazeutika arloetako mundu osoko erreferentzia diren enpresentzat lan egiten dute, eta aukera ematen diete testak, entseguak eta tratamenduak automatizatzeko eta edonora eramateko.

 

Bestalde, “Drone X Services” AESAk zertifikatutako konpainia bat da, dronetan adituak diren pilotuak dituena eta enpresentzako zerbitzuak eskaintzen dituena. Bere zerbitzuen artean nabarmentzekoak dira azterketa termografikoak, errekonozimenduak, monitorizazioa eta garraioa, eta aireko argazki eta bideoak.

Sektore industrialetako enpresentzat lan egiten du: Energia, Oil & Gas, Higiezinen Marketina, Eraikuntza, e.a. Ikastaroak ere antolatzen ditu RPA pilotatzeko tituluak eskuratzeko eta enpresekin lankidetzan jarduten du dron operatzaileen gaikuntza kudeatzeko.

 

Etorri nahi baduzu: Eman izena hemen