‘Inmenso Creative’: Zoriontasunak eragin positiboa du enpresen emaitzetan

6 urtarrila, 2018
El Ljuego de la Felicidad

Duela zazpi urte Idoia Izagirre, Ángel Luis Sánchez, Axier Barreda eta Diego Ibáñez kontu garrantzitsu bat aztertzen hasi ziren: Zoriontasuna. Gaiari buruzko materia eta ezagutza eskasa zela ohartu ziren. Ondorioz, 2015ean Zientzia eta Jolasa batu zituen enpresa sortu zuten: “Urtero antsiolitikoen kontsumoak gora egiten du… Kurioski, aurrerakuntza eta ongizate gehien duten planetaren eskualdeetan, ez dakigu disfrutatzen!”…

Enpresa giroan izandako esperientziek bultzaturik, antzeman zuten pertsonen ongizateak eragin zuzen eta positiboa duela enpresen emaitzetan: “Gaur egungo mundua hain konpetitiboa izanik, pertsonak dira gakoa! Honek guzti honek, mundu zoriontsuagoa eraikitzeko desioaz batera, proiektu hau hastera bultzatu gintuen.”.

 

“Enpresa batzuek zoriontasuna lantzen dute; beste batzuek, aldiz, ez… zertan datza batzuen eta besteen arteko diferentzia?”

Agerikoa da pozik gaudenean gure bertsiorik eta onena agertzen dugula, bai gure bizitza pertsonalean, bai profesionalean.

Egoera honek eragin positiboa du negozioetan, pertsona zoriontsuekin produkzioak eta sormenak gora egiten baitute. Honekin batera, lanera huts-egiteak urritu egiten dira eta aldaketak egitea errazago bihurtzen da, besteren artean.

Berriki egindako azterketen arabera, langile goibelak izateak 20 eta 35 mila milioi bitarteko galerak dakartza Espainian. Zoriontsu izan eta ez izatearen arteko aldea esanguratsua da.

 

Eta, nola sar daiteke zoriontasuna enpresa giroan?

Hiru ardatz nagusi dituen metodologia bat asmatu dugu. Ardatzok erabakia, oreka eta entrenamendua dira (zoriontsu izateko 52 faktoretan oinarriturik, azken aurrerapen zientifikoen arabera).

Horrez gain, “Enpresako Zoriontasunaren Faktore anitzen Indizea, HQ” deitu diogun testa diseinatu dugu. Honi esker talde bat, sistema bat, enpresa bat… nola dauden neur dezakegu. Hala, gure interbentzioaz geroztik zelako hobekuntza izan den balora dezakegu. Gure helburua ROI-a neurtzea da, hau da, ekitako aktibitateen bidez lortutako balio ekonomikoa.

 

“Positive Living Tools, Positive Working Tools eta Positive Thinking Tools”, zoriontasuna entrenatzeko eta lan girorik onena lortzeko entrenamenduak.

Halaxe da, negozioetarako hiru ardatz ditugu:

Egunerokorako lanabesak eskaintzen ditugu, hala nola “Zoriontasunaren Jokoa”. Bere izenak adierazi legez, mahai-joko dibertigarria da, zientziaren arabera, zoriontsuak izan gaitezen zer egin dezakegun erakuts diezagukena. Honez gain, “Zoriontasunaren Agenda” ere badugu, aipatutako ezaugarrietako batzuk izateaz gain, gure helburuak markatzeko edota ohiturez aldatzeko bideoak dakartzana.

Hitzaldiak eskaintzen ditugu, zoriontasuna landu eta kultura hau enpresetan barneratzeko. Era berean, maila altuko taldeak osatzeko, produkzioa hobetzeko… workshop-ak eskaintzen ditugu. Gure metodologia oinarritzat dugula jarduten dugu uneoro, multimedia eduki anitz dituen entrenamendu online-a ere eskainiz.

Hezkuntza girora zuzenduta daude, irakasleei ikasle zoriontsuagoak izaten lagunduz. Jakin dakigu ondo gaudenean hobeto ikasten dugula. Gainera, produktu zehatzak ere baditugu, esaterako DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutakoa, zeinaren xedea ikasleek etorkizunean izango duten lanbideetarantz bideratzea den.

 

2018an zehar zenbait berrikuntza argitaratuko ditugu, eta sorpresa handia izango den produktu gorena.

 

Zer nolako profesional eta enpresek kontratatzen zaituztete, eta nola ezagutarazten duzue zeuen lana?

Pertsonenganako apustua egiten dutenek, ondo ez dabiltzan eta bestelako ikuspegia behar duten enpresek edota iraunkorrak izan nahi dutenek, besteak beste. Gure bezeroak askotarikoak dira: ETE-ak (enpresa txiki eta ertainak), ikastetxeak eta Sanitas SPB edo Vaillant bezalako enpresa handiak ere, besteren artean.

Geure burua ezagutarazteko elkarrizketa komertzialak egiten ditugu, lan-gosariak prestatzen ditugu eta askotariko ekitaldietan parte hartzen dugu. Bestalde, Linkedin, Facebook eta Twitter bezalako sare sozialetan eta Bizkaia.network bezalako laguntzarako plataformetan ere ezagutzera ematen gara.

 

Hitzaldiak, Workshop-ak, online bidezko jarraigoa duten ekintza planak… Zein zerbitzu eskatzen dizuete gehien?

Kasu batzuetan beharrizan oso zehatza dute, adibidez lidertza plan bat osatzea, talde baten emaitzak hobetzea, produkzioa handitzea pertsona gehiago kontrata ezin ditzaketenean, …

Badira pertsonen ongizateak emaitzetan duen eragina ondo ezagutzen duten enpresak. Kasu hauetan gure ‘zoriontasunaren workshop-arekin’ hasten gara, eta ‘erakundean ongizatearen kultura’ ezartzen jarrai genezake.

Berrikuntza gisa, ‘Enpresa Zoriontsua Sariketa’ prestatzen ari gara. Parte hartuko duten enpresek ohoragarri bat jaso lezakete, baita bere sektorean eta orohar enpresen munduan duen egoerari buruzko txosten zehatza ere, bide honetan aurrera egiteko ekintza planarekin batera.

 

Informazio gehiagorako:

www.positivetools.es

www.positiveworkingtools.com

www.eljuegodelafelicidad.com