Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 otsaila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

Eusko Jaurlaritzak gonbit egin die enpresei BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan parte hartzera

4.0 Industrian oinarritutako konponbideak dituzten startupak azeleratzeko programa horrek 40 proiektu erakarri zituen iaz

4.0 Industrian oinarritutako konponbideak dituzten startupak azeleratzeko programa horrek 40 proiektu erakarri zituen iaz

Topaketa martxoaren 2an egingo da Bilbon, eta bere helburua da konpainia trakziogile gehiago atxiki daitezela ekimen horretara (une honetan, 27 daude).

Bind 4.0 azelerazio programa publiko-pribatu bat da eta 24 asteko iraupena du. Parte-hartzaileek aukera dute ordaindutako proiektu bat garatzeko enpresa industrial kolaboratzaileetako batekin, eta badute baita ere laguntza-zerbitzuz eta jardueraz osatutako programa trinko bat.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI Taldearen bitartez, gonbit egin die Euskadiko enpresa trakziogileei startupak azeleratzeko BIND 4.0 programa publiko-pribatuaren hirugarren edizioan parte hartzera. Nazioarteko proiektu bat da eta bere helburua, berriz, garapenerako laguntza ematea manufaktura aurreratu, energia eta osasun arloetarako konponbideak eskaintzen dituzten startup onenei, konponbide horiek 4.0 Industriako teknologia berrietan oinarritzen badira (Big data, errealitate birtuala/handitua, robotika kolaboratiboa, ziber-segurtasuna, Internet of Things, 3D inprimaketa, e.a.).

 

2017ko bigarren edizioan, enpresa kolaboratzaileek 27 startup hautatu zituzten guztira, eta elkarlan horietatik ateratako 40 proiektu dituzte martxan gaur egun. Horrek esan nahi du 2017ko BIND 4.0 programa %150 hazi zela 2016koaren aldean.

 

Programa hori sendotua dago berrikuntza irekirako plataforma bezala, eta aukera paregabea eskaintzen die enpresa trakziogileei, bidea errazten dielako munduko talentu onena identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko, aukera ematen dielako puntako teknologiak erabiltzeko eta lagungarria delako Industry 4.0 proiektuak eta konponbideak azkar garatzeko.

 

BIND 4.0 programan parte hartzen dute Euskadin kokatutako enpresa garrantzitsuenetako batzuek: ABB, Aernnova, Grupo Alcor, Alegria Activity, Arcelor Mittal, Batz, Bridgestone, CAF, Cie Automotive, Cikautxo, Danobat Group, Elay, Euskaltel, Fagor Ederlan, Gestamp Group, Grupo Elecnor, Iberdrola, Itp, Maier, Mercedes Benz Vitoria, Michelin, Nem Soutions, Repsol – Petronor, RPK, Sener, Sidenor eta Ulma-k, besteak beste.

 

BIND 4.0 topaketa martxoaren 2an (ostirala) egingo da Bilbon, eta bereziki zuzenduta dago ezaugarri hauek dituzten enpresei: manufaktura aurreratu, energia edo osasun arloan lan egitea, gutxienez jarduera zentro bat Euskadin izatea, guztira 250 langiletik gorako plantilla izatea, benetako konpromisoa hartzea startupekin lan egiteko, eta barneko langileak izatea programan jasotako jarduerei denbora eta lana eskaintzeko (aurkezpen ekitaldiak, hautaketa eta matching prozesua, startupen tutoretza, demo day, koordinazio eta ebaluazio batzordearen bilera informatiboak…).

 

Parte hartu nahi duten enpresa trakziogileek zabalik daukate jardunaldian izena emateko epea SPRI Taldearen web orrian (Eusko Jaurlaritzako enpresen garapenerako euskal agentzia). Munduko lehenbiziko enpresa azeleragailua da, startupei maila goreneko bezero industrialetara iristea bermatzen diena; gainera, errotuta dago berrikuntza irekirako plataforma bezala, startupei laguntzen die Euskadiko ekosistema industrialean garatzen eta enpresa industrialen eraldaketa digitala sustatzen du.

 

Bind 4.0 azelerazio programa publiko-pribatu bat da eta 24 asteko iraupena du. Parte-hartzaileek aukera dute ordaindutako proiektu bat garatzeko enpresa industrial kolaboratzaileetako batekin, eta badute baita ere laguntza-zerbitzuz eta jardueraz osatutako programa trinko bat.

 

BIND 4.0 programak helburu bikoitza du. Startupen ikuspegitik, edozein azeleragailuk eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain (lanerako espazioak, prestakuntza, mentoring, diru-laguntzak, finantzaketa…), BIND 4.0 programak aukera ematen die lanean hasteko bezero-hornitzaile harreman baten bidez (ordaindutako kontratu batekin) programako enpresa kolaboratzaile batekin edo batzuekin.

 

BIND 4.0 herrialde mailako apustu estrategiko bat da, eta helburutzat du Euskadi ekintzailetza aurreratuaren munduko mapan kokatzea. Euskadiko Enpresa Agentziak (SPRI) koordinatzen du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren programa hori, BIC – Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eta Foru Aldundien laguntzarekin. BIND 4.0 beste startup azeleragailu batzuengandik bereizten da programa publiko-pribatua delako eta munduko azeleragailu bakarra delako bermatzen duena programako startupak iritsiko direla goi-mailako bezero industrialengana.

 

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak