Enara Etxaniz, Patricia Draghici eta Endika Serrano: “Walden”, asmakuntza-, inspirazio- eta lan-gunea.

2017/17/11 Walden Bilbao

XIX. mendearen erdialdean Henry D. Thoreau-k idatzitako “Walden – Life in the Woods” saiakeratik hartu dute proiektuaren izena. Liburuan kontatzen dira egileak izen bereko urmael baten ondoko txabolan igaro zituen bi urte, bi hilabete eta bi egunak: “bizitza aske eta basatiaren defentsa bat da, non protagonistak kontatzen digun nola erabaki zuen basora joatea esperientzia hura sakonki bizitzeko hasieratik amaieraraino… Eta SORKUNTZAren metafora perfektua iruditu

Leer Mas

Juan Sadaba, ‘Nerei’: “Birloki sistemarekin zentzua eman nahi diegu Erresilientzia bezalako hitze…”

2017/10/11

Hirigintzako arkitektoa da prestakuntzaz, baina bere izaera sortzaile eta transbertsala dela medio, Juan Sadabak beste mundu batzuk ere esploratu ditu, elkarrekin uztartu dituelarik bere kezka batzuk: artea, teknologia, ingeniaritza… Bere bidaiak, esperientziak, kezkak eta gauzak ikusteko modu desberdinak forma hartzen hasi ziren, eta hala, 2013an Joseba Zubizarretarekin batera sortu zuen “Nerei Emotional Intelligent” , “ner group” taldeko startup gisa sortutako antolakunde

Leer Mas

Leire Atxa: “Noismart” beraizik zuzendurik dago Hezkuntzara, Osasunera, Bulegoetara eta Administrazioetara

2017/26/10

“Zarataren Kudeaketako“ espezialista bezala aurkezten du bere burua… Makina bat ogibide dago munduan! “Bai, -dio Leire Atxak- ogibide bitxia da, baina beharrezkoa ere bai. Kontuan izan behar da zarata arazo bat dela, eta pixkanaka hazten joan dela denborarekin, premiazko esku-hartze espezializatua behar izateraino…”. Egia da, zarata da Europa mailan gehien hazten ari den ingurumen arloko arazoa: “Europarron %65 osasun arloko agintariek gomendatzen duten indizeen gainetik bizi

Leer Mas

Silvia Romero eta Alberto Aznar, ‘Beseif’: salerosketa %100 seguruak partikularren artean

2017/19/10

Beseif metodo erabat segurua da partikularren arteko ordainketak eta bidalketak egiteko, adibidez, bigarren eskuko salerosketetarako. Iruzur asko dago merkatu horretan, transakzioak ezezagunen artean egiten direlako, eta inolako gainbegiraketarik gabe. Salerosketa negoziatzean ere arazo bera sortzen da: eroslea ez dago prest ezezagun bati aldez aurretik ordaintzeko, eta saltzaileak artikulua bidali baino lehen jaso nahi izaten du dirua. Beseif enpresak konponbidea ematen dio

Leer Mas

Rut Aristin eta Ana María Cortések “Koena Salud” klinika zabaldu dute Bilbon

2017/10/10

Biak ari ziren lanean, bakoitza bere arloan, eta halere, erabaki zuten elkarrekin uztartzea beren ezagutzak, pasioa eta esperientzia eta klinika propio bat abiaraztea (María Díaz de Haro kaleko 49. zenbakian): “Bion asmoa zen nork bere zentroa martxan jartzea, kalitatezko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko prezio lehiakorrean. Gure bideak elkartu zirenean eta ikusi genuenean gustuko genuela besteak egin zuen lana, ohartu ginen elkarren osagarri bikaina ginela…” Kezkatuta

Leer Mas

“Merkatuak ikusizko inpaktu handia transmititzeko eskatzen die enpresei”: MIO – Make It Own diseinu-estudio gaztearekin hitz egin dugu.

2017/06/10

Itsasne Garate eta Oihane Perez, dedikazioz eta freskotasunez beteriko bi ekintzaile gazte dira, prest daudenak zure negozioaren emaitzak hobetzeko. Lan asko egin dute beren enpresa-proiektu berria martxan jartzeko, baina, zalantzarik gabe, motibazioa eta pasioa erabakigarriak izan dira diseinu grafikoko beren estudio berria sortzeko: “MIO – Make It Own”. Sorkuntza-zerbitzuak eskaintzen dituzte, oinarritzat harturik diseinu grafikoa, weben diseinua, brandinga edota komunikazio

Leer Mas

Iurgi Bilbao, Beitxu Estudios: turismo eta osasun arloetako proiektuetan lan egin nahi dugu”

2017/30/09

Iurgi Bilbao mungiarraren enpresa-proiektua 2016ko irailean jaio zen. Proiektuaren helburua da errealitate birtualaren inguruko bere ezagutza teknologikoak eskaintzea eskualdeko enpresa industrialei. Enpresa horietako gehienak matrizegintzan, mekanizatuan edo trokelgintzan dihardute. Berehala ohartu zen zein sektoretara zabaldu behar zuen. Izan ere, bere zerbitzuek abantaila interesgarriak dakartzate higiezinentzat, arkitektura estudioentzat, sustatzaileentzat edo barneko dekorazioko

Leer Mas

Kontatu zure istorioa. Konektatu zure publikoarekin: Haizea de Pedro

2017/14/09

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, non Kooperatiba Junior bat sortu baitzuen bere lantaldearekin batera. Gero, Merkataritza eta Marketin ikasketak egin zituen UOCen, eta gaur egun Marketin Digitalean espezializatuta dago (ESIC). Baikorra, sortzailea, jakin-min handiko idazlea, Haizeak dio aro digital berriaren, marken nortasunaren eta enpresa txikien ZALE handia dela: “Atsegin dut markez, beren nortasunez, estrategiez, sare sozialez eta aro

Leer Mas