Topaketak, barne-ekintzailetzako esperientzian murgiltzeko

19 January, 2015

Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren barruan, urtean zehar egingo dira Topaketak. 50 langiletik gorako euskal industria enpresetako zuzendariei begira antolatuta daude, eta beren helburua da harreman-aukerak eskaintzea barne-ekintzailetzako esperientzia errealak ezagutzeko, iritzi-trukaketa eta elkarrenganako laguntza sustatuz.

Topaketak Ekimenarekin kolaboratzen ari diren enpresa eragileen egoitzatan egingo dira, eta beraz, aukera ematen dute esperientzian erabat murgiltzeko.

Programan enpresaren egoitzan zehar egingo den bisita eta networking otordua ere aurreikusten dira.

“Topaketa barne-ekintzailetza” programaren egitaraua hemen ikus dezakezu, eta zeure agendan eguna gorde.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow