Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 maiatza, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Ez aldatu jango duzuna, aldatu platera”: HOLA

Euskal Herriko Unibertsitateko Goi-mailako Ingeniaritza Teknikoko Eskolan sortutako startup batek “Hola” asmatu du, janariaz gozatzen eta aldi berean gorputza zaintzen jarraitzeko modu bat…

Janaria zoragarria da, edozein dela ere bere formatu, zapore edo kolorea, badirudi denok gaudela ados horrekin. Baina batzuetan zaila da elkarrekin uztartzea zenbait elikagairen kontsumoa eta bizimodu aktibo eta osasuntsua. Hala, Euskal Herriko Unibertsitateko Goi-mailako Ingeniaritza Teknikoko Eskolan sortutako startup batek “Hola” asmatu du, janariaz gozatzen eta aldi berean gorputza zaintzen jarraitzeko modu bat…

 

“Ez aldatu jango duzuna, aldatu platera” lelopean, “Hola” ekimenak sukaldaritza arloko puntako teknologiak biltzen ditu: 1.500 zulo txiki baino gehiagoko azalera bat, gai dena elikagaien gantzak bereizi eta xurgatzeko jaleak irentsi ez ditzan. Sortzaileek azaldu dutenez, diseinuzko plater horien oinarrian olioa xurgatu dezakeen mekanismo bat dago, zeinari esker posible baita janari baten kaloriak %30eraino gutxitzea. Otordu arrunt batean 100-200 kaloria bitarte izango lirateke.

“Ez dugu nahi inork janariari uko egiterik, helburua baita janaz gozatzea, eta aldi berean osasuna zaintzea”, azaldu du asmakizun honen atzean dagoen diziplina anitzeko lantaldeak.  Euskal Herriko Unibertsitateko Goi-mailako Ingeniaritza Eskolan diseinatu dute plater berezi hori. Sortzaileek unibertsitatean bertan ikertu, garatu eta patentatu dute “Hola” sistema, janariak soberan duen gantza iragazten duena.

Proiektuak nazioarteko sari eta aitortzak jaso ditu bere diseinuagatik. Anagrama japoniarretan inspiratutako beren hiru ereduak artelan txikiak dira, sinbologiaz beteak, baina goi-mailako printzipio matematikoak jarraitzen dituztenak.

 

Teknologia: itsasoko belakia.

Ontzien xurgatzeko mekanismoa itsasoko belakietan inspiratuta dago. Animalia ornogabe horiek badituzte poro eta kanalak elikagaia eta oxigenoa iragazteko.

Itsasoko belakien kasuan ez bezala, “Hola” plateren zuloak beraizik diseinatuta daude lipidoak (gantza eta olioa) iragazteko. Ander Méndezek –sortzaileetako batek- azaldu bezala, “kontuan hartu behar dira olio bakoitzaren biskositate dinamikoa eta dentsitatea, gure elikagaietan dauden olioek biskositate eta dentsitate desberdinak dituztelako”.

 

Informazio gehiagorako: www.platohola.com

 

 

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak