Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 apirila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Demium Startups-ek talentu ekintzailea behar du Euskadin

Demium Startups haztegia Mondragon Team Academy taldearen laguntzarekin ari da lanean
Demium Startups sarearen ataria.

 

Demium Startups haztegia Mondragon Team Academy taldearen laguntzarekin ari da lanean

Demium Startups enpresa digital berrien haztegi-sare bat da eta hiru egoitza ditu Estatuan: Valentzian, Madrilen eta Bartzelonan. Ekimen hori laguntza-programa bat da, non negozio-proiektuak hutsetik sortzen baitira, horretarako negozio-ideiak identifikatuz eta ideia horiek ekintzaile-taldeen esku jarriz haiek garatu ditzaten.

 

Azeleragailu horrek beste egoitza bat ireki nahi du Euskadin Mondragon Team Academyren, hots, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko ekintzailetza-unitatearen eskutik. Hala, deialdi bat abiarazi du Demium Startups sarean sartu nahi duten ekintzaileentzat.

 

48 orduko All Startup Euskadi ekitaldi trinkoan egingo da hautaketa prozesua. Parte-hartzaileek 48 ordu dituzte taldean lan egiteko eta proposatutako ideiak garatzeko, aukera izango dutelarik orobat dinamika eta tailerretan parte hartzeko. Jardunaldien amaieran Demium Startups sareak lantalde onenak hautatuko ditu hazkuntza-programan parte har dezaten. 6 hilabeteko prozesu bat izango da, non hautatutako pertsonek benetako startup bat sortuko baitute hasierako negozio-ideiatik abiatuta, laguntza eta babesa jasoko dutelarik bidean zehar.

 

All Startup Euskadi topaketa apirilaren 20tik 22ra egingo da Bilbao Berrikuntza Faktorian, eta parte hartzeko epea zabalik egongo da apirilaren 16ra arte haztegiaren web orrian. Interesatuek izena eman dezakete bakarka edo taldeka, eta ez da derrigorra garatu gabeko negozio-proposamen bat izatea, Demium Startups sareak hainbat ideia eskainiko baititu beste herrialde batzuetako joeretan edo proiektu arrakastatsuetan oinarrituta. Haztegi horren helburua da talentu ekintzailea bilatzea proiektuak garatzeko teknologiaren, marketinaren eta enpresen garapenaren arloetan.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak