Sopela Business Market: herriko eta eskualdeko proiektu ekintzaileak sustatzeko topagunea.

23 urtarrila, 2017

Estatuko eta nazioarteko inbertsio funtsak (hala nola, KiboVentures, Tibidaboventures, BStartup, Red Business Angels, Gaztenpresa edo Keirutsu Forum) Sopelako Kurtzio Kultur Etxean elkartuko dira urtarrilaren 26an, Euskadiko ekintzaileekin topaketak egiteko.  

 

Sopelako Udalak, zehazkiago Enplegu eta Ekonomiaren Sustapen arloak, SBM (Sopela Business Market) jarri du martxan. Topagune bat da, elkarrekin bilduko dituena erakundeak, instituzioak, inbertitzaileak, ekintzaileak, enpresak eta ekonomiaren garapen nahiz ekintzailetza arloetako adituak, eta helburutzat duena gure udalerriko ekonomiaren sustapena eta enplegu sorkuntza indartzea.

 

“Proiektu honen xedea da ekintzaileei laguntzea aurre egin diezaieten lehiakortasun, berrikuntza, eta produkzioaren sorkuntza arloetan izaten dituzten erronka eta desafioei” azaldu du Teresa Fernándezek, bigarren alkateordeak eta Udaleko enplegu eta ekonomiaren sustapen arloko arduradunak. “Badakigu finantzaketa dela beren zailtasun handienetako bat; horregatik, SBMk Estatuko zein nazioarteko inbertsio funts garrantzitsuak bilduko ditu, eta baita ere ekintzailetza eta negozioen sorkuntza arloetako adituak, gure ekintzaileen ideiak eta proiektuak babesteko” adierazi du Fernándezek.

 

Topaketan hitzaldi eta mahai-inguru ugari egingo dira, besteak beste, finantzaketa-bideen bilaketari edota ekintzailetza prozesu berrien arrakastaren giltzei buruz. Era berean, Networking topaketa bat egingo da ekintzaile, enpresari eta inbertitzaileen artean, non parte hartuko duten Kibo Ventures, Tibidaboventures, BStartup, Red Business Angels eta KeirutsuForum erakundeek.  Hala, SBMri esker “parte-hartzaileek konponbideak aurkituko dituzte beren proiektuen eta finantzaketaren inguruan dituzten kezkentzat”, azaldu du zinegotziak.

 

Jardunaldi osoa Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egingo da, eta hainbat gune egongo dira: “batean hitzaldiak egingo dira, beste batean ekintzaile eta inbertsio funtsentzako networking topaketak, eta hirugarren gune batean zerbitzu eta produktuentzako stand-ak, parte-hartzaileek beren ideiak erakutsi ditzaten” nabarmendu du Teresa Fernándezek. Orobat gogoratu du “sarrera librea izan arren, garrantzitsua dela aldez aurretik izena ematea, aforoa errespetatzeko eta antolakuntza hobetzeko”.

 

Kultur Etxeak goizeko 10:00etan irekiko ditu bere ateak akreditazioak jasotzeko, eta 11:00etan hasiko da Sopela Business Market Topaketa, Sopelako alkate Gontzal Hermosillak inauguratuko duelarik ekitaldia. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatu Teresa Laespadak itxiko du ekitaldia arratsaldeko 19:00etan.

 

www.sopelabussinessmarket.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow