Ron Zahavi: arrakastaren gakoak Gauzen Internetaren garaian

30 azaroa, 2016

Objektu guztiek inguratzen gaituen errealitatearekin erabateko konexioa izango dutenean, gauzak aldatu egingo dira ezinbestez. Abenduaren 15ean bere ikuspegia partekatuko du gurekin Ron Zahavi adituak, Microsoft etxeko IoT-eko Estrategia-buruak.


Ron Zahavi
adituaren ardura da Microsoft-eko IoT estandarren estrategia unitatea zuzentzea. Eszenatoki berrian arrakasta izateko gakoak azalduko dizkigu Arabako Parke Teknologikoan egingo den saioan.
 
Hitzaldian parte hartzea doan da, baina aldez aurretik eman behar da izena, eta tokia gorde.
 
Hitzaldi eta solasaldia UpEuskadi, Barne-Ekintzailetza sustatzeko ekimenaren barruan kokatzen da. Kontuan izan behar da, gainera, Ron Zahavi Eusko Jaurlaritzaren BIND4.0 plataformaren barruan “mentorea” ere badela. Enpresa eta startup-en arteko negozio-harremanak eta lankidetza-proiektuak sortzea eta bizkortzea da plataforma honen helburua.
 

IoT delakoak (Gauzen Internet) abian jarriko duen aldaketa sakona jadanik errealitatea dela esaten dute aditu batzuek; zenbaiten iritziz, 2020. urtean izango da aukera berri horien guztien “leherketa”. Zer aldatuko da? Den-dena, adituen iritziz. Orain arte geure inguruarekin izan ditugun harreman molde guztien zentzua eraldatu egingo da, eta horrek aukera eta erronka berrien aurrean jarriko gaitu.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow