Ron Zahavi: “Arrakastaren gakoa bezeroari emandako balorean datza, ez teknologian”

20 abendua, 2016

“Eskakizun-maila handiko testuinguru lehiakorrean, enpresa guztiek eta startup-ek bereziki beren eskaintza balore-gakoetan aurkezten ikasi behar dute, teknolgia gora-behera”. Ron Zahavik argi eta garbi hitz egin zuen joan den abenduaren 15ean Arabako Parke Teknologiakoan egindako saioan, UpEuskadi! Barne-ekintzaieletza sustatzeko ekimenak antolatuta.

 
Zahavi, Microsoft-eko IoT Estrategia arloko burua da eta Gauzen Internet delakora ezinbestean egokitu beharko den ingurune enpresarial eta teknologikoan lehiatu ahal izateko gakoak jorratu zituen, honek irekiko dituen negozio-aukeratan zentratuz. “Eraldaketaren argi-fokoa bezeroen ekosistemari balore gehiago emateko balio izango duen datua da, ez teknologia”, esan zuen. Beraz, bere hitzetan, beti galdetu behar diogu geure buruari zein den geure eskaintzarekin gainditzen laguntzen dugun bezeroaren beharra. “Egingo dugun IoT aplikazio bakoitza eta guztiek justifikatuta egon behar dute geure enpresaren barruan, argi planifikatuta eta beti bezeroengan lortuko den hobekuntzara zuzenduta”

 

Ron Zahavi

Ron Zahavi

Zahaviren hitzaldian bertako enpresetako ordezkaritza zabalak hartu zuen parte, horien artean merkatuan sendo diharduten enpresa industrialekin lankidetzan ari diren startup-ak. Eraldaketa honek zuzenean eragingo dio enpresa-arlo honi, gaur eugn egiten ari den IoT inbertsioaren %50 pasa manufakturan gertatzen ari da, smart cities, retail eta osasun-arloak datozelarik atzetik. Euskal industriarentzat honek izango dituen ondorioak, Zahaviren hitzetan, askotarikoak dira eta etapa berria aukera handia dela azpimarratu zuen.

 

CztKZRQWgAEyO5E.jpg-large

Hitzaldiko une bat

 

Enpresa-eredu guztientzat gomendio argia eman zuen Ron Zahavik: adituen laguntza bilatzea IoT estrategia berriak garatzeko. “Aholkulari-taldea izatea ezinbestekoa da bezeroaren beharrak identifikatzeko, eta inplantazioaren fase operatibo eta estrategikoak antolatzeko. Gaur egun, IoT proiektuen %40 aholkularitzako inbertsioa da”.

 

Horrez gain, Zahavik IoT aplikazioetan aintzat hartu behar diren arrakastarako gakoak, bere eta bere konpainiaren eskarmentuan oinarrituta. Alde batetik, IoT giza-akatsak saihesteko prozesuetan zentratu behar da nagusiki, industriaren “core” prozesuetan baino gehiago, “horiek eraginkortasun-maila handikoa izaten baitira”, bere hitzetan.

 

Makinen funtzionamenduen analitika, datuen hartze, analisi eta elkar trukatzeko segurtasuna hobetzea, eta sistema lokalak (“local clouds”) garatzea gomendatu zuen datuen segurtasuna bermatzeko.

 

Negozio-prozesu guztiak egokitu beharko dira eta horrek enpresaren balore-katea osatzen duten maila guztietan esku hartze garbia eskatzen du. Bistan denez, prestakuntza eta langileen birziklatzea ezinbestekoa izango da, aurreko estandarrak aldatu egin beharko direlako eta horrek prestakuntza desberdinaz jabetzea eskatzen du.

 

Zahaviren iritziz, “enpresa lehiakorrak eta errentagarriak izango dira aldaketa hauen aurrean bizkor egokituko direnak, eta gaur egungo bere negozioetako arazoak berrikuntzarako oinarri bilakatuko dituztenak”.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow