Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Abenduaren 19tik, 25rako astea

25 abendua, 2016


imagen

Ana Mugerzaren “Eibarrooms” proiektuak irabazi du On Ekin lehiaketa
Ana Mugerzaren “Eibarrooms” proiektuak eraman du On Ekin lehiaketako saria, aurtengo ediziora aurkeztu diren zazpi proiektuen artean boto gehien jaso eta gero
imagen

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegira eta zentrora eta Coworkingeko espazio inauguratu berrira sartzeko deialdi berria
Jarduera hasi behar duten edo jarduera altan eman zutenetik hiru urte baino gutxiago daramaten enpresek edo pertsona ekintzaileek, eskaera aurkeztean, prezio hobaridunak izango dituzte kontsolidatutako enpresen aldean
imagen

Anitz-Lan, munduko gozogintza dastatzeko euskaraz eta elkarlanean sortutako proiektua
Enpresarean ekintzailetza azokan egindako Arin-arin saioan aurkeztu zen proiektua eta hau irabazi zuen Kaixomaitia euskaldunon harremanetarako guneak, bere sariaren erdia proiektu honen komertzializazioan laguntzeko baliatu zuen
imagen

Nekazaritza ekologikoko enpresen mintegia martxan jarriko dute 2017an
Basaldea izeneko proiektua Abetxukun kokatzen da, eta tokiko nekazaritza ekologikoa sustatzea du helburu
imagen

Egitarau zabala izan zuen igandeak Azkoitian
Gozatu Gipuzkoa’ azoka gastronomikoa eta kulturala izan zen. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko sei ikasleren ekimenean, ekoizleak, sukaldariak, tabernariak eta artistak bildu ziren plazan
imagen

Bidasoan Ekiten / Ideiak Bizirik
Jardunaldi horretan, Bidasoako ikasleek zenbait erronkei aurre egin behar izan zioten eta denen artean proiektu bideragarriena aukeratu behar izan zuten
imagen

Zazpi euskal enpresa Bostongo CICen
Kuaderno, Teslec eta G Pon-Doctor startupek bat egingo dute irailaz geroztiz CICeko coworking gunean lanean ari diren Quarizmi Adtech, Innoprot, Ocean Data Tracker, eta Wimi5-ekin
imagen

Abenduaren 30era arte zabaldu dute
Reforamurrioko enpresen hazitegian izena emateko epea Reforamurrio Enpresaldeko enpresen haztegiko moduluetan izena emateko aukera izango dute ekintzaile eta enpresa txikiek, abenduaren 30ra arte
imagen

Prestik Ezkerraldea 2016 Azokan izandako “industria gogoetarako mahai sektorialaren” ondorioak
Enpresa txiki eta ertainek 4.0 Industrian sarbidea izatea eta zeharkako prestakuntza etengabea, horiexek dira Ezkerraldean eta Meatzaldean industria enplegua bultzatzeko erronkak nagusiak


Beste albisteak erderaz…

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow