Patricia López Martínez, Josu Alonso García eta Kevin Cifuentes Salas, BIZINTEK 2016ko sarituak

17 May, 2017

Bilbon egin den Global Innovation Day 2017 ekitaldian BIZINTEKek “Gradu Amaierako Proiektuen” hiru sari banatu ditu eta sariketa horretan euskal unibertsitateetako ikasleek parte hartu dute. Lehen sariaren irabazleak diru-kopuru bat jasoko du eskudirutan eta aukera du bere proiektua Bizintek ingeniaritzan garatzeko, ondoren proiektu hori gauzatu eta martxan jarri ahal izateko.

“Bizintek-en badakigu aukera txikiak direla erronka handi guztien jatorria…” Proposamen honekin motibatu egin nahi ditugu ikasle gazteak, laugarren urtean ikusten baitute gero eta hurbilago dagoela une erabakigarria; sarritan, inolako segurtasunik eskaintzen ez duen lan munduan sartzen dira edo alde egiten dute Euskaditik. “Babesa eman nahi diegu euskal ingeniari gazteei eta ikusgarritasuna eman 4.0 Industriarako egiten dituzten proiektu berritzaileei”.

 

Jasotako proposamenak aztertu ondoren, 3 pertsona izan dira sarituak –Patricia López Martínez, Josu Alonso García eta Kevin Cifuentes Salas- beren asmamen, sormen eta ahaleginagatik. Euren lana Bizinteken ikuspegiaren eta baloreen isla da.

 

Patricia López Martínez.
Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Gradua Deustuko Unibertsitatean.
Patriciak barnealdeetarako lokalizazio sistema bat garatu eta inplementatu du iBeacon balizetan oinarriturik, langileen segurtasuna hobetzeko ingurune industrialetan. Proiektua sortu zuen Euskadiko hainbat galdarategik langileen segurtasuna hobetzeko duten premiari erantzuteko. Bere helburu nagusia da barnealdeetarako lokalizazio sistema bat garatu eta inplementatzea, haren bidez jakiteko non dauden langileak, eta horrela, baten bat arrisku handiko eremu batean badago, horren berri eman eta istripu-arriskua murrizteko.
Erabili dituen teknologiak izan dira Bluetooth Low Energy, sistema integratuak eta Apple Inc konpainiaren iBeacon estandarra.

Josu Alonso García.
Industria Elektronikaren eta Automatikaren gradua UPV-EHUn.
Aplikazioak dituelarik Gurutzetako Ospitalean eta Biocruces zentroan, proiektu honen bidez Holter PulsioximÈtrico (PPG) izeneko dispositibo medikoa diseinatu eta fabrikatu du, zeina gai baita kalitate handiko seinale fotopletismografiko bat (eskumuturreko pultsioximetrikoa) jasotzeko, hartatik eratorritako edozein parametro eskuratzeko aplikazioaren bidez eta lainoan biltegiratzeko automatikoki eta haririk gabe. 4.0 ospitaleaz ari gara, alegia, etorkizuneko ospitaleaz.

 

Kevin Cifuentes Salas.
Informatika Ingeniaritzako gradua Deustuko Unibertsitatean.
Trip2Bilbao proiektuaren bidez software plataforma bat diseinatu eta inplementatu du garraio multimodaleko zerbitzuak eta informazioa denbora errealean aurreikusteko, datu irekietatik abiatuta. Plataformak jomugara iristeko ibilbide onena eskaintzen du, kasu honetan, Bilboko puntu batetik bestera, garraiobide bat erabiliz (garraio publikoa, ibilgailu bat edo oinez) eta arreta berezia eskainiz ibilgailu partikularrari. Kontuan harturik bidaiaren ezaugarriak eta lurzoruaren baldintzak, erabiltzailearentzako puntu interesgarrienak bistaratuko ditu berak aukeratutako irizpideen arabera. Trip2Bilbao plataformak askotariko informazioak emango ditu jomugan, datu libreetatik (Open Data) abiatuta. Hala, Patriciaren ekimena aukeratua izan da inplementatzeko.

 

Bizintek ingeniaritzarentzat pozgarria da ikustea badagoela ikerketa, berrikuntza eta garapenaren alderako interesa, halaxe frogatu baita jasotako proposamenen kalitatea ikusita. Bizintek konpainiako kideek uste dute beharrezkoa dela gazteen talentua sustatu eta motibatzea, presente egon dadin gure gizartean konponbide berritzaile eta sortzaileen bitartez.

BIZINTEK, MADE IN EUSKADI PRODUKTU BERRITZAILEAK.

BIZINTEK Bilbon kokatutako ingeniaritza bat da, hogeitik gora ingeniari eta diseinatzailez osatua, zeintzuen zeregina baita ideiak produktu berritzaile bihurtzea. Konpainiak zerbitzu integrala eskaintzen du: ingeniaritza prozesua (diseinu elektronikoa, firmware eta software garapena, mekanika, diseinu industriala), prototipoak, industrializazioa eta produkzioa, barne direlarik baita ere logistika eta “after market” zerbitzua, eta betiere, kalitate eta berme estandar guztiak betez.

Arestian bere instalazioetan ezarri ditu SMD produkzio elektronikoko ildo berri bat (gehienez orduko 48.000 osagai produzitzeko gaitasunarekin), serigrafia makina bat, bi Pick and Place, birgaldaketa labe bat, 3D ikuskapenerako AOI bat eta soldadura selektiboko makina bat. Apustu horrekin, BIZINTEK Espainiako ingeniaritza bakarretako bat da, diseinatzeaz gain fabrikatu ere egiten duena, zerbitzu integrala eskainiz: bukatutako produktuak, elektronika, mekanika eta inguratzailea.

Konpainiak uste osoa du 4.0 Industrian, non beharrezkoak baitira malgutasuna eta fabrikazio prozesuen indibidualizazioa. Horregatik dauzka produkzioa kudeatzeko sistema aurreratuak eta trazagarritasun sistema bat, produkzioa kontrolatzeko osagai elektronikoetan.

Kasu arrakastatsuak ditu konektatutako produktuen garapenean (IoT, wearables), kontsumo oso baxuko produktuetan, sektore industrialerako produktuetan edota eskakizun tekniko eta segurtasun eskakizun oso zorrotzak dituzten produktuetan, hala nola AIRTRAQ produktu medikoa.

Bere proiektu berritzaile ugarien artean aipatzekoa da “Boletus Pay”, Madril eta Bilboko 1000 establezimendu baino gehiagotan instalatu den ordainketa terminal mugikorra. Baita ere motor elektrikodun surf taula, eta “Moway” robot hezitzailea, zeina dagoeneko erabiltzen baita, besteak beste, Frantzian, Erresuma Batuan, Errusian edota Singapurren.

Azken hamaika urteotan Bizintek ingeniaritza sektoreko erreferente bihurtu da, hazi egin delarik fakturazioari eta enplegu sorkuntzari dagokionez. 2016an, %50 handitu zuen bere plantilla, 24 langilera iristeraino.

+info: www.Bizintek.es

Bizintek Premios