Orkestra eta Gipuzkoako Ganbera elkarrekin, Crecer+ XX. Foroan, Donostian

20 October, 2017

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Crecer + inbertsiogileen sareak (Deustuko Unibertsitatea) eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Crecer + inbertsio foroaren XX. ediziora gonbidatzen zaituzte, Gipuzkoako Ganberaren egoitzan, Tolosa Hiribidea 75, 20018 Donostia, urriaren 26an, 15:30ean.

Jardunaldiari hasiera Urko Bidegainek emango dio, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako idazkari nagusiaren ondokoak, eta Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak Crecer + plataforma zer den azalduko du.

Ondoren, lau proiektu ekintzaile berri aurkeztuko ditugu.


PROIEKTUAK:

1- Robotikako soluzioak, mendekotasunen bat duten pertsonei eta haien zaintzaileei laguntzeko, zaharren egoitzetan dagoeneko probatu den prototipo funtzional batekin (aurkezpena ingelesez egingo da, proiektua Angelukoa baita. Galderak gaztelaniaz egin ahal izango dira).

2- Jostailu hezitzaileen sektorerako produktuak egiten dituen enpresa, haurrei sormena garatzen laguntzeko.

3- Europako lehenengo marketplacea, bi urratsetan produktu errazak online pertsonalizatu nahi dituzten bezeroentzat. Lehenengo MVPa hondartzako txankletak izan dira.

4- Merkatuan efizientziarik handiena duen lehenengo eguzki panel hibridoa garatzen eta merkaturatzen duen enpresa.