Metxa pospolo bila dabil proiektu berriak pizteko…

12 October, 2017

Arabako Metxa azeleragailua “pospolo bila hasi da, zerbait guztiz desberdina egin nahi duen Proiektu Ekintzaile berri bat pizteko”. Honelakoak dira mezu original horrekin aurkitu nahi diren pertsonak: sormen handikoak, erredakzio- eta erreakzio-gaitasuna dutenak, ikus-entzunezkoak eta teknologia digital eta sozialak ezagutzen dituztenak eta auto-garapen pertsonala eta profesionala lortzeko prest daudenak.

  • “Ukitu” artistiko eta sortzailea baduzu, aukera duzu praktikan jartzeko.
  • Gustuko baduzu idaztea eta erredaktatzea, adibidez, ikus-entzunezkoen munduan, hemen baduzu txoko bat.
  • Mundu digitala zure bizitzaren parte bada, teknologiak eta aplikazioak kontrolatzen badituzu eta eguneroko erabiltzailea bazara, aukera paregabea duzu.
  • Arlo “soziala” ere axola bazaizu, hau da, konprometitua bazara, primeran.
  • Eta zirkulua ixteko, zoaz harira, eta lan egin zure helburuak lortzeko.

Zeure burua ispilu horretan ikusten baduzu, proiektu honetan ZEU izango zara arduradun nagusia, Gasteiztik, eta Kontseiluaren ikuskaritzapean… Sozietatean parte hartuko zenuke, eta egin edo garatu behar denaren araberako ordainsaria jasoko zenuke.

 

Interesatzen zaizu?

Bidali mezu bat esanez zergatik interesatzen zaizun proiektu hau. Egizu zeuk nahi duzun moduan, zeure burua ongien erakusteko moduan.
Ez duzu desberdina izan nahi?
Hauxe da desberdina zarela frogatzeko unea. Eta frogaiozu zeure buruari ere!

 

+info: www.metxa.com