Metxa azeleragailuak ‘OsOigo’ azkartu du, ekintza politikorako munduko plataforma handiena izan dadin

7 June, 2017

“Eta ekintza politikorako munduko plataforma handiena sortzen badugu?“

Galdera horixe egin zien Eneko Agirre zarauztarrak, Osoigo startuparen zuzendariak, Josetxu Silgo eta Laura Unzuetari, Gasteizen kokatutako Metxa startup azeleragailuko arduradunei. Hainbat bilera egin ondoren proposamena aztertzeko eta baloratzeko, hitzarmen bat sinatu dute, ekintza politikorako munduko plataforma handiena sortzeko Euskadin.


Bi zarauztarrek sortu zuten “Osoigo” 2014an, eta gaur egun lau gipuzkoarrek osatutako talde bat da, bakoitza lan-esparru batetik datorrena: web consulting-a, komunikazioa, produktuaren diseinua eta enpresen kudeaketa.

Hiru urteko lanaren ondoren, startupa hiritarren parte-hartzerako plataforma liderra bihurtu da Estatuan, 630 politikari baino gehiagoren parte-hartzearekin eta 20.000 kontsultarekin. Parte hartu duten politikarien artean daude, besteak beste, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ramiro González sailburua, hainbat autonomia erkidegotako presidenteak eta Diputatuen Kongresuko 70 diputatu. 2017an Latinoamerikara zabaltzen hasi dira, Argentinako Córdoba probintziatik hasi (osoigo.com.ar) eta Mexikoraino, non Mexiko Estatuko gobernaturarako hautagaiekin lan egin baitute (losoigo.mx).

Eneko Agirrek, Osoigo startupeko zuzendariak, behin eta berriro esan du “izugarri pozik” daudela Metxaren laguntza daukatelako. “Euskadiko startup azeleragailu horrek eman diezaguke laguntza gehien. Metxako lantaldeak eta proiektuan parte hartzen duten tutoreek konfiantza handia eman digute munduko txoko guztietan erabiliko den ekintza politikorako tresna sortzeko Euskaditik”.

Josetxu Silgok, Metxako zuzendariak, hauxe esan du: “Uste osoa dugu, enpresa arloko ibilbideaz gain, gizarteari ekarpen bat egiten dioten proiektuetan, eta Osoigo horrelakoa da, zalantzarik gabe. Ilusionatuta gaude proiektuarekin, ez bakarrik orain arte lortu duten guztiagatik, baita ere aurrerantzean izan dezaketen ibilbideagatik. Benetan eskerrak eman nahi dizkiegu bide horretan parte hartzen uzteagatik”.

Agirrek hainbat pista eman ditu ekimenaren etorkizun hurbilari buruz: “Irailean aldaketa asko dakartzan Osoigo plataforma aurkeztuko dugu Diputatuen Kongresuan, urtea itxi baino lehen ezagutarazteko mundu mailako tresna hau”.

+info: www.osoigo.com