Maiatzaren 18an Bilbon egingo dira BBVA Open Talent eta Spain Startup-South Summit ekitaldiak

11 May, 2017

BBVA Open Talent nazioarteko Fintech lehiaketa handiena da, eta “aurten inoiz baino anbiziotsuagoa izango da. Bilaketa global bat da, onenak aurkitzeko”. BBVA finantza erakundeak eta Spain Startup-South Summit plataforma globalak –zeinetara biltzen diren ekintzailetza ekosistemako eragile garrantzitsuenak- dei egin diete Euskadiko talentu ekintzaileei Bilbora etor daitezen datorren maiatzaren 18an. Ekitaldi horretan “Euskadiko startup onenak” aukeratuko dituzte, pitch saio bat egiteko Yimby-ren instalazioetan.

Aurreko edizioetan bezala, BBVA Open Talent Global Trends ekitaldian Fintech startup disruptiboenak bilatu nahi dira. Aurten, ordea, ekosistema osoa erakarri nahi dute lehiaketa tematikoen bidez, eta batez ere “Identity”, “Artificial Intelligence” eta “Fintech for Companies” arloetan lan egiten dutenak.

Hamar startup aukeratuko dituzte beren proiektua aurkeztu dezaten Spain Startup-South Summit lehiaketako epaimahaiaren aurrean; horien artetik bat izango da irabazlea, zeina zuzenean igaroko baita Startup Competition lehiaketako hautaketa prozesuaren bigarren fasera.

Bederatzigarren edizio honetan, epaimahaiak eskualde mailako startup irabazle bat aukeratuko du BBVA Open Talent lehiaketan. Hala, fintech sektoreko proiektu batek 1.000 euroko saria jasoko du, eta aukera izango du Madrilen egingo den Estatu mailako finalean parte hartzeko.

Azkenik, ekitaldian “Open Innovation: nola aritu daitezkeen elkarlanean korporazioak eta startupak” izeneko mahai-ingurua egingo da, eta, besteak beste, bertan parte hartuko dute Eneko Korrek, Ludei enpresako fundatzaile eta Business Angel-ak eta Íñigo Blancok, DOT S.coop enpresaren sortzaile eta Mondragón Team Academy taldeko kideak.

+info: www.centrodeinnovacionbbva.com/opentalent