KREA Bidasoa 2017: DNA Berritzailea

27 March, 2017

Aurten, berriz antolatu du Bidasoa Bizirikek KREA Bidasoa topaketa. Ekitaldiaren helburua da harremanak egitea, aukerak identifikatzea, beste esperientzia batzuk eta arrakasta-kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartekotzea…


BERE GUNEETAN BARRENA IBILI ZAITEZ:

ADN VISUAL
eskualdeko sormen proiektuak ikusteko etaa zure ideiak marrazteko;

ADN NET
zerbitzu aurreratuetako enpresen katalogoaren edizio berria jasotzeko eta deskubritzeko Bidasoa biziriken enpresa guneetan eta ekintzailetza espazioan zeintzuk diren egunero-egunero kolaboratzen duten enpresak eta proiektuak;

ADN MAKER 4.0
4.0 industriako teknologien showroom-a bisitatzeko eta prestakuntza zentroetatik sortutako enpresa-proiektuak ezagutzeko eta

ADN IDEO
ekonomia zirkularreko negozio-eredu berrietara eta horiek gainditu beharreko erronketara hurbil zaitezen.

 

 

PROGRAMA

9:00 – 11:00
Laugarren industria-iraultza errealitatea da dagoeneko
Nola ari dira gure eskualdeko enpresak erronka honi aurre egiten? 4.0 INDUSTRIA.

9:00 – 11:00
Ekintzaileentzako growth hacking-a
Gerrilako marketin digitala, ahal den inbertsiorik txikienari probetxurik albait handiena atera diezaiozun.

11:30 – 13:30
Ekintzailetzaren ekosistema
Ezagutu ezazu Metta Bidasoa: Zure proiektua finantzatzeko aliatua.

11:30 – 13:30
Ikusmen artifiziala industrian
Ezagutu itzazu kalitatearen kontrolera aplikatutako teknologia honen abantailak. “Jar itzazu begiak ez dauzkazun tokian”.

13:30
Summing up
Jardunaldia irudietan.

15:30 – 17:00
Visual Thinking
Nola marraztu ideia bat saltzeko edo produktu bat aurkezteko.

17:20
Powered by PechaKucha 2017
Aurkezpen kreatiboak girorik onenean, harrituta geratuko zara!!

19:00
Irun Ekintzan berrikuntzari ematen zaizkion sariak
Entrega de premios de la IV edición de los Premios Irun Ekintzan a la innovación.

 

INFO+: http://www.bidasoa-activa.com/eu/component/content/article/582-krea-bidasoa-2017