Konekta Cafe: “Connecting People to Innovate”

4 October, 2017

Konekta Café hilero egiten den doako topaketa da. Arlo profesionalean berrikuntzak egin nahi dituzten pertsonekin giro informal eta lasaian konektatzeko topaketa da. Enpresaburuak, zuzendaritzetako kideak, profesionalak, ekintzaileak, ikertzaileak, inbertitzaileak, irakasleak… biltzen dira.

Hilero izaten da, azken aurreko ostegunean, 17:00etatik 20:00etara, Tabakalerako kafetegian. Abuztuan eta abenduan ez. Intereseko gai bat lantzen dugu saio bakoitzean eta horren inguruko zenbait jarduera egiten ditugu. Zatoz lasai, ondo datorkizunean, eta konektatu gure berritzaileen komunitatearekin.

 

Elkarrizketak

Taberna/kafetegia da pertsonekin egoteko espazio nagusia. Hitz egin eta konektatu. Guk edatekoa jarriko dizuegu, doan.

Hitzaldiak

Noizean behin, landutako gaiaren inguruan komunitateari balioa ematen dieten aurkezpenak edo esperientzien trukeak egiten ditugu.

Prestakuntza

Antolatzen ditugu prestakuntza-ekintzak ere, espazio batzuetan eta besteetan, eta hor ere parte hartu ahal izango duzu.

Aholkularitza

Doako aholkularitza eskura dezakezu profesional espezializatuen eskutik. Identifikatutako mahaietan egoten dira. Eskatu aurretik hitzordua edo libre badaude, eseri.

Demoak

Mahaiak edo espazioak erabilgarri jartzen ditugu produktu zerbitzu edo prototipo berritzaileak erakusgai jartzeko.

Bilerak eta eztabaidak

Talde txikitan egiteko bilerak edo eztabaidak antolatzen ditugu.

 

Hitzaldi,aholkularitza, demo, bilera, aurretiazko hitzordu edo bestelakoren baten bidez parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat info@konektacafe.com helbidera.
Ezagutu zer ekitaldi egitera goazen eta zein egin ditugun:
http://konektacafe.com/agenda/?lang=eu

Adegi Gipuzkoa