Gazteentzako Ekintzailetza Ibilbideak Euskadiko Merkataritza Ganberetan 

20 iraila, 2016

Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Ganberek “Gazteentzako Ekintzailetza Ibilbideak Euskadin” ekimena abiarazi dute, Incyde, FSE “El FSE invierte en tu futuro” eta Foru Aldundien finantzaketarekin. 

Ikasten ari ez diren eta langabezian dauden gazteei zuzendutako ekimen bat da, eta bere helburua da gazte horiek lan merkatuan sar daitezela ekintzailetzaren eta auto-enpleguaren bidetik.

 

Hauek dira “Gazteen Ekintzailetzaren Sustapena Euskadin” programaren helburuak:

  • Espiritu eta kultura ekintzailea sustatzea eta ideiak proiektu bihurtzea oztopatzen edo eragozten duten hesiak desagerraraztea.
  • Lanik ez duten eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden Euskadiko 120 gazteren laneratzea sustatzea ekintzailetzaren bidetik.
  • Gazteen premiei egokitutako 6 ekintzailetza-ibilbide eskaintzea Euskadiko 4 udalerritan, eta beren kalitatea eta eraginkortasuna handitzea.
  • Segurtatzea hartzaileetatik bat bera ere ez dela baztertua izango gizarte, prestakuntza, genero edo bizilekuagatiko arrazoiengatik.
  • 45 gazte lan munduan sarraraztea, besteren kontura edo beren kabuz lan egin dezaten.

 

Nola laguntzen dute Ganberek?

43 orduko prestakuntza plan batekin. Gai hauek landuko dira:

  • Estrategia eta ekosistema ekintzailea.
  • Finantzak eta finantzaketa, enpresen kudeaketa eta salmentak.
  • Onlineko marketina.
  • Komunikazioa eta aurkezpenak inbertitzaileen aurrean.
  • Startup-en araudi-markoa eta zergak.

Horrez gain, 7 orduko orientazio pertsonala eskainiko dute:

  • Zeure negozioa nola hasi erakutsiko dizute.

 

Programa interesgarri honetan parte hartu nahi baduzu, jarri lehenbailehen gurekin harremanetan:

* Arabako Ganbera:
Eva de la Vega / Telf.: 945 141 800 creaciondeempresas@camaradealava.com

* Bilboko Ganbera:
Marian Arranz / Telf. 944 706 500 marian.arranz@camarabilbao.com

Gipuzkoako Ganbera:
Rafa Iraundegi / Telf.: 943 000 330 riraundegi@camaragipuzkoa.com

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow