IOTweek 2018: startupek, enpresek, ikerketa zentroek eta antolakundeek etorkizuna izango dute hizpide Bilbon

20 abendua, 2017

Ekainaren 4tik 7ra Bilbon egingo da IoT Week 2018, Gauzen Interneten munduko azken joerak lantzeko. Euskalduna Conference Centre aretoan elkarrekin bilduko dira adituak, ikerlariak, ikerketa zentroak, proiektu europarrak, startupak, enpresak eta, besteak beste, nazioarteko antolakundeak, denak helburu berarekin: etorkizunean inpaktua izan dezaketen joerak eta teknologiak identifikatzea eta haien inguruan eztabaidatzea.

IoT Forum eta IK4-TEKNIKER erakundeek elkarrekin antolatu dute ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Bartzelona, Berlin, Venezia, Bled, Helsinki, Londres, Lisboa, Belgrad eta Genevako edizio arrakastatsuen ostean, Bilbon izango da hurrengo edizioa, non Gauzen Interneten lurralde berriak esploratuko baitira:


IoT arloko ikerketa eta teknologia berriak
Hitzaldian Teknologia gorakorrak eta IoT konponbideak aurkeztuko dira, ikerketa aitzindarien, ETEen eta industrien eskutik. Era berean, aztergai izango dira IoT estandarizatzeko prozesuan izandako garapen berriak.

 

IoTren segurtasuna eta pribatutasuna
Hizpide hartuko dira, besteak beste, IoTrentzako zibernetikaren segurtasuna, eta datu pertsonalen pribatutasun eta babes arauek izandako bilakaeraren inpaktua.

 

IoT eta Adimen Artifiziala
Mintzagai izango dira erronka global handiei (pobrezia, gosea, osasuna, hezkuntza, ingurumena…) aurre egiteko konponbideen garapen eta demokratizazioko aurrerapenak.

 

IoT Industry 4.0, merkatua eta eredu komertzialak
Hizpide hartuko dira merkatuko perspektibak eta finantza eredu eta eredu komertzial berriak, bai eta IoTk industrian eta etorkizuneko fabriketan izan dezakeen inpaktua.

 

IoT eta Smart Cities
Bertatik bertara aurkeztuko dira IoTrentzat prestatutako Smart Cities hirien adibide aipagarri batzuk, eta baita ere aukerak eta desafioak aztertzeko eta estrategiak identifikatzeko nazioarteko plataformak.

 

IoT eta Big Data
Nola aldatu Big Data arloko sorkuntza, antolakuntza eta administrazioa proiektuak eraginkorragoak izan daitezen.

 

Garapen Sostengarrirako IoT
Aurreko edizioaren xede nagusia izan zen “Gauzen Interneti buruzko Nazioarteko Adierazpena sortzea Garapen Sostengarrirako Helburuak oinarritzat hartuta” . Horregatik, Bilbon ekimen horren jarraipena eta balorazioa egingo da.

 

+info: www.iotweek.org