Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Marzo, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

IoT Week Bilbao ekimenak proiektu berritzaileenei zuzendutako lehiaketa bat jarri du abian

Nazioarteko kongresu hori ekainaren 4tik 7ra egingo da Euskalduna Jauregian.
IoT Week Bilbao ekitaldiaren kartela.

 

Nazioarteko kongresu hori ekainaren 4tik 7ra egingo da Euskalduna Jauregian.

Aurten Bilbon egingo den IoT Week topaketaren barruan Lehiaketa bat antolatu da, Gauzen Interneten teknologietan oinarritutako ideia berritzaileenak saritzeko. Up!Euskadi – Euskal Ekintzailetzako Ekosistemak antolatu du txapelketa hori kongresuaren bultzatzaile diren IoT Forum erakundearekin eta IK4-Tekniker zentroarekin batera, eta dagoeneko zabalik dago hautagaitzak aurkezteko epea.

 

Startup Competition lehiaketaren helburua da laguntza eta ikusgarritasuna ematea startup, enpresa eta ekintzaileei, baldin eta IoT (Internet of Things) teknologiak badarabiltzate inpaktu gaitasun handiko produktu edo zerbitzu berriak sortzeko. Lehiaketa horri esker, ideia berritzaileenek aukera izango dute beren negozio-ereduak aurkezteko balizko bazkide, bezero edo inbertitzaileei, nazioarteko erakusleiho batean.

 

Lehiaketa beraizik zuzenduta dago Gauzen Interneten teknologiarekin lotutako proiektuei eta kongresuan zehar landuko diren gaiekin lerrokatuta daudenei: datu handiak, hiri adimentsuak, adimen artifiziala, segurtasuna eta datuen babesa, manufaktura aurreratua, nekazaritza eta elikadura arloko segurtasuna, ikerketa gorakorra eta 5G sareen inpaktua IoT-ren merkatuan.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 2ra arte, eta ebaluazio prozesuaren ostean, Antolakuntza Batzordeak 15 finalista hautatuko ditu gehienez. Aukeratutako proiektuak IoT Week ekitaldian aurkeztuko dira, datorren ekainaren 5ean, epaimahai baten eta enpresa, teknologia zein inbertsio sektoreetako aditu-talde baten aurrean.

 

IoT Week nazioarteko kongresu bat da, urtero egiten dena Gauzen Interneten arloko azken joerak eta nobedade teknologikoak ezagutzera emateko. Topaketa beraizik zuzentzen zaie teknologia berrien, enpresen eta startupen arloetako agenteei, I+G+B-ko zentroei, akademiari eta nazioarteko antolakundeei, eta helburutzat dauka etorkizun hurbilean inpaktu handiena izango duten teknologiak identifikatzea.

 

IoT Forum erakundeak antolatzen du ekitaldia, IK4-Tekniker zentroa delarik tokiko anfitrioia, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurreikuspenen arabera, kongresuaren lau egunetan elkarrekin bilduko dira 50 herrialdetako 1.000tik gora parte-hartzaile, IoT teknologiei buruzko 300 hizlari eta 40 erakusle eta, horrez gain, 200 bat saio tematiko eskainiko dira.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak