Europako EIT Health partzuergoak Osasen Sensores enpresa saritu du

22 abendua, 2017
Osasen Sensores-eko langile batl.

 

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako konpainia hori saritua izan da Headstart 2017 enpresen azelerazio-programaren barruan.

 

 

Osasen Sensores Biolan Taldearen barruko euskal enpresa bat da, gailu medikoak garatzen dituena, eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatuta. Duela gutxi, EIT Health Europako partzuergoak Headstart 2017 enpresen azelerazio-programako sari bat eman dio.

 

Headstart programa beraizik zuzentzen zaie osasun arloko proiektu, produktu edo zerbitzuak garatzeko merkaturanzko orientazio argia duten enpresei, eta EIT Health partzuergoak eskaintzen dituen laguntzen barruan kokatzen da, zeintzuen helburua baita laguntza ematea osasun sektorerako produktu eta zerbitzu berriak garatzeko konpromisoa hartua duten enpresa gorakorrei, ETEei, spinoff-ei eta startup-ei, bide horretatik, merkatuan azkarrago sartzeko eta aukera ekonomiko berriak bultzatzeko.

 

Osasen enpresak EIT Health partzuergoaren interesa piztu du, eta “Headstart” finantzaketa accesit bat lortu du bere Osalac sistemari esker. Sistema horren helburua da laktosarekiko intolerantzia duten pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea, posible eginez diagnostiko erosoagoa eta arreta medikoaren kostu txikiagoa. Osasunari aplikatutako biosentsorika-teknologian espezializatutako enpresa horrek Point of Care (PoC) konponbide azkar eta fidagarriak eskaintzen ditu parametro interesgarriak monitorizatzeko eta detektatzeko, zeintzuk lagungarri baitira erabaki eraginkorrak hartzeko diagnostikoan, prebentzioan eta osasunaren jarraipenean.

 

EIT Health munduko ekimen handienetako bat da osasun sektorearen barruan, aprobetxatu egiten baitu arreta medikoaren funtsezko arloetako (besteak beste, industria farmazeutikoa, gailu medikoak, osasun sistemak, ikerketa instituzioak edota unibertsitateak) 150 bat antolakunde liderren esperientzia.

 

Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT) EIT Health partzuergoa aukeratu zuen Ezagutza eta Berrikuntza Komunitate (KIC) bat sortzeko, eta bertatik bultzatzen du arreta medikoaren arloko berrikuntza, oinarritzat harturik ikerketa-gaitasun, goi-mailako hezkuntza eta merkataritza arloko esperientzia onenak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow