Hemen da berriro Berdeago, ingurumen-jasangarritasunaren euskal azoka

21 abendua, 2017

Berdeago, ingurumen-jasangarritasunaren euskal azokak berriro bilduko ditu Durangon jasangarritasun arloko ekintzaile, profesional, enpresa, kolektibo, erakunde eta instituzioak. Bost edizioren ondoren, jasangarritasunari lotutako sektore garrantzitsuenen dinamizatzaile bihurtu da:

BerdeagoBerdeago azokak erreferentziazko gune bihurtu nahi du energia eta kontsumo arduratsua bezalako gaietan eta, aldi berean, bozgorailu izan nahi du sektorean inplikatutako eragileentzat.

“Berdeago Energy” beraizik zuzentzen zaie energia-eraginkortasunaren arloko azken berrikuntzak ezagutu nahi dituztenei eta, jakina, baita ere energiaren fakturan aurreztu nahi dutenei. Bertatik bertara aurkeztuko dira Euskadin energia-eraginkortasun, mugikortasun jasangarri eta hondakinen kudeaketan sortu diren alternatiba onenak.

“Berdeago Nature” gune ezin egokiagoa da alternatiba berde onenak ezagutzeko, hau da, Euskadiko produktu ekologiko zertifikatuak eta produktu naturalak. Gune hori izango da aurtengo egitarauko nobedadea, hain beharrezkoa dugun sektore gorakor horri ere merezi duen tokia emateko.

Horrekin batera, hainbat eskualde eta herrialdetako 70 profesional etorriko dira ekitaldira, azokak iraungo duen hiru egunetan beren produktuak eta zerbitzuak erakustera. Parte-hartzaile horiek sektore askotakoak dira, besteak beste, hauetakoak: mugikortasuna, energia eta etxebizitza, hondakinen kudeaketa, elikadura, kosmetika, produktu naturalak eta artisautza.

Osagarri gisa, jarduera- eta hitzaldi-sorta zabal bat eskainiko da hiritarrak kontzientziatzeko, eta hiru gune didaktiko antolatuko dira:Hitz Berdea Gunea”, “Zirkulu Berdea Gunea” eta “Film Berdea Gunea”.

Aurten, Berdeago azokak laguntzaile ditu Durangoko Udala, Eusko Jaurlaritza, Ihobe, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Café Baqué, Energiaren Euskal Erakundea eta, besteak beste, Eroski.

+info: www.berdeago.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow