Ekintzailetzaren Etorkizuna, Astelehena, 2017ko ekainak 19 Tabakaleran – Donostia

1 June, 2017

 

href=”http://www.arizmendiarrieta.org”>ALE) eta Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako (LEINN) ikasleek belaundaldi arteko eta nazioarteko ekintzailetza komunitate baten sustapenerako sortutako proiektua da.

Interakzio guneak eta aukerak sortuz, non, esperientziak trukatu, batzuk besteotaz ikasi, konplizitateak jaio, aliantzak esploratu, eta baliabideak partekatu, elkarrekin gizarte aldaketa eragiteko ideiak eta balioak eragingo ditugu. Aldaketa hau, ekimen ekintzaile eta berritzaileen bidez burutuko dugu, lankidetza, elkarrekikotasun eta bata bestearekiko onura lortzean funtsatuz.

Ekintzailetzaren sustapenerako hainbat ekimen garatzen ditugu. Coworking/lanerako guneen sorkuntzatik, sare barnean Gradu Amaierako Lanetan parte hartu edo egiteko aukera, laguntza, mentoring-a, nazioarteko komunitatean sarrera, ekimen egutegia eta birthgiving-ak (erronka ebazpenerako dinamikak).


EKITALDIA Ekintzailetzaren etorkizuna

NOIZ: Astelehena, 2017ko ekainak 19.
NON: Kutxa Kultur, Tabakalera, Donostia/San Sebastián.
GAIA: Ekintzailetzaren etorkizuna.
EDUKIERA: Mugatua (izen eman beharra).

Egitura
Ekitaldia hiru gai zehatzen inguruko hitzaldien, (Amara Berri, Noysí, Gik y Amarenak) parte-hartzaileen interesen araberako mentoring gune baten eta eguneko gaia lantzeko dinamiketarako denboraren inguruan egitaratuko da:

-Tradizioa + Berrikuntza
Desestali eta esploratu itzazu tradizioa eta berrikuntzaren elkarguneak. Etorkizuneruntz begirada eta sustrai sakonak dituzten proiektuak.

-Belaunaldi arteko erronka
Belaunaldi arteko aniztasuna lan-munduko esparru askotan errealitate bihurtu da. Nola kudeatzen dira bizi-ibilbide hain desberdinak dituzten pertsonen arteko elkartze guneak?

-Aldaketa eragileak hezitzen
Etengabe aldatzen ari den munduan bizi gera. Gure neska eta mutilak etorkizunak aurkezten dituen erronketarako prestatzen ari diren erankunde batzuen kasuak ezagutuko ditugu.

¿Informazio gehiago nahi?
Egin ezazu click hemen AKTION 2017ri buruz informazio gehiago jasotzeko eta ekitaldian parte hartzeko.