Inbertsio foroa Gasteizen, ekainaren 29an, Metxa azeleragailuak eta Crecer+ sareak antolaturik

16 June, 2017

 

Jakin nahi duzu zein aukera dagoen inbertitzeko? … Jakin nahi duzu zein startupetan inbertitu dezakezun? Datorren ekainaren 29an, arratsaldeko 15:30ean, inbertsio foro bat egingo da Gasteizen. Metxa azeleragailuak antolatuko du ekitaldia Crecer+ inbertitzaile sarearekin (Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutua) eta Deustuko Unibertsitatearekin batera.

Agenda:

  • Jon Urrestik, Vital Fundazioko presidenteak, emango dio hasiera jardunaldiari.
  • María José Arangurenek, Orkestrako zuzendari nagusiak, “Crecer+” plataforma aurkeztuko du.
  • Ezagutzera emango dira Metxa azeleragailuak eta Crecer+ sareak elkarrekin aukeratutako bost ekimen berriak.
  • Horrez gain, forotik kanpo aurkeztuko dira Metxa azelerazio-programako bi proiektu.

Izen-ematea: www.goo.gl/MVezmx

VITAL Fundazioak ekitaldi honetarako lagatako instalazioetan egingo da Foroa, hots, Kordoi Etxean (Aiztogile Kalea, 24, Gasteiz).

Hauek dira ekimenarekin kolaboratu duten erakundeak: BIC Araba, SEA Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza Ganbera, Ajebask, AVA, Arabako Foru Aldundia.