Eywa Space-k negozio ideiak garatzeko ekintzaileak bilatzen ditu

15 November, 2017
Eywa WeekEnd

Eywa Space Venture Builder bat da, Gipuzkoako empresen sorkuntza eta ekintzailetza sustatzeko kontzeptu berria. Kasu honetan, gauzatutako negozio-ideiak errealitate handitua eta errealitate birtuala moduko teknologia berrietan oinarrituko dira. Eywa Space-k laguntza integrala ematen die ekintzaileei beraien proposamenak aurrera eramateko. Laguntza horien barruan, tutore esleipena, ekintza garatzeko espazioa, inbertsio kapitala eta aktibo teknologikoak egongo lirateke.

Startup berriak sortzeko, gehien prestaturik dauden ekintzaileen aukeraketa egingo da Eywa Weekend ekitaldian. Asteburu horretan, ekintzaileek proposatutako ideiak garatzeko dituzten trebetasunak frogatuko dituzte talde lanean eta tutore baten laguntzarekin. Eywa Weekend jarnualdia Azaroaren 17tik 19ra ospatuko da Irungo Mondragon Unibertsitatean.

Asteburu honen ondoren, hautatutako ekintzaileak Eywa komunitatearen parte izatera pasatuko dira. Horrela, beraien startup berria abian jarri ahalko dute Eywa Space-en inkubazio programaren bitartez. Ekitaldiak, LEINN, BERRIUP eta bertako aholkularien babesa izango du.

Eywa-k ekintzaile motibatuak bilatzen ditu, proiektuarekin guztizko konpromisoa hartzeko gaitasuna duten eta arriskuak hartzeko prest dauden pertsonak. Eywa Weekend ekitaldian parte hartzeko interesa izanez gero, apuntatu zaitez ondorengo web orrian: www.eywa.space/eywa-weekend