Eustartup: Ekintzailetza eta Berrikuntza azaroaren 28an Kursaalen

14 October, 2017

Eustartup, Donostian egingo den ekintzailetza eta berrikuntza azoka, azken prestakizunak egiten ari da aurtengo edizioa erabateko arrakasta izan dadin. ETEei eta startupei zuzendutako azoka profesional bat da, eta bere helburua da ETE eta startupak elkarrekin harremanetan jartzea eta aurrera egin dezatela enpresa munduan.

Areto profesional bat beti da katalizatzaile ekonomiko bat. Horregatik, instituzio, erakunde eta enpresek ahalik eta espazio edo foro gehien sortu behar dituzte ideiak trukatzeko eta negozioak egiteko, bai eta enpresa-baloreak (merkatu-ikuspegia, berrikuntza, lankidetza eta ekintzailetza) sustatuko dituzten edukiak sortzeko. Ez dago tamaina handiko azoka profesional bat bezain formatu kontzentratu eta indartsurik, eta hain zuzen horregatik sortu zen Eustartup; orain berriro itzuliko da Kursaalera, helburutzat hartuz ” ETEei eta startupei zuzendutako Gipuzkoako enpresa-ekitaldi multidimentsional handiena izatea eta bere edukien bitartez balioa eskaintzea Euskadiko enpresa guztiei”.

Hitzordua 2017ko azaroaren 28an izango da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Hona hemen Eustartup-ek eskaintzen duena: erakustoki bat (elkarrekin bilduko dituena enpresak, frankiziak eta ETEei eta startupei laguntzeko organismo publikoak), ekintzailetza-jardueretarako txoko bat (inbertsio foroak, demo zone…), hitzaldiak (20 hitzalditik gora, eta mahai-inguruak) eta networking-gune bat ETE eta startupentzat.

Aurreko edizioan 500 bisitarik parte hartu zuten, gehienak EAEko sektore garrantzitsuenetan ardura handiak dituzten pertsonak; bisitari horietatik %85ek jakinarazi zuten etorriko zirela hurrengo ediziora, horrela beraz, antolakuntzak aurten aurreikusitako 1.000 bisitarien artean izango dira.

 

+info: www.eustartup.eus