Euskadiko inbertitzaileek bat egin dute “Metxa” ekimenarekin, edozein sektoretako proiektuetan inbertitzeko eta ekintzaileei laguntzeko azeleragailuarekin

14 March, 2016

Metxa dugu teknologia berriekin lotutako ekimenetara edo “start-up”etara esklusiboki bideratua ez dagoen lehenengo “ekintzaileentzako proiektu-azeleragailua”. Gasteizen kokatua, bere helburua da Espainiako ipar zonaldeko (Euskadi, Errioxa, Kantabria, Nafarroa eta Gaztela eta Leongo ipar-ekialdea) edozein sektoretako proiektu berritzaileak bultzatu, zaindu eta finantzatzea, enpresaren akzioetan parte hartuz.

 

Ekimen hau enpresa-munduan ibilbide luzea egina duten euskal inbertitzaileek bultzatzen dute, zeintzuk espezifikoki elkartu baitira proiektu honetan ideia interesgarriak bultzatzeko. Diziplina anitzeko tutore talde bat ere badu, eta tutore horiek aktiboki inplikatzen dira proiektuan, ekintzaileei prestakuntza eta tutoretza emateko.

 

Prestakuntza eta inbertsio ekonomikoa

Azelerazio programak 6 hilabeteko iraupena du, eta zortzi puntu ditu funtsean:

 

  1. Inbertsio ekonomikoa

Ekintzaile bakoitzak 60.000€ eta 100.000€ bitarte jasoko ditu proiektuan parte hartzearen truke (%10-30), kasu bakoitzaren arabera. Partaidetza arautzeko, bazkide-itun bat sinatuko dute alderdi biek.

 

  1. Azelerazio programa osoa, Lean Startup metodologia erabiliz. Teknika horrek oinarritzat ditu ikaskuntza baliozkotua, esperimentazio zientifikoa, eta iterazioa produktuak merkaturatzean, helburu hauekin: garapen zikloak laburtzea, aurrerapena neurtzea eta bezeroen atzera-elikadura lortzea.

 

  1. Tutoreak

Ekintzaile bakoitzari sektorean espezializatutako tutore bat eta tutore transbertsalak esleituko zaizkio, zeintzuek proiektuaren fase desberdinetan parte hartuko duten; laguntza presentziala emango dute programaren fase garrantzitsuenetan, eta bakarkako zein taldeko aholkularitza saioak egingo dituzte.

 

  1. Laneko espazioa

Programak irauten duen 6 hilabeteetan, lanerako espazio bat emango zaie parte-hartzaile guztiei Senda 15 coworking zentroan (San Prudentzio 6, 2. solairua, Gasteiz), hots, Metxaren egoitzan.

 

  1. Networking-a

Coworking-aren, Metxa azeleragailuaren, tutoreen eta inbertitzaileen bitartez sortutako ingurune ekintzaileari esker, hautatutako ekintzaileek kontaktu-sare zabala eskuratuko dute, zeina, ongi erabiliz gero, oso lagungarri izango baitzaie beren negozioen hazkunderako.

 

  1. Ondorengo laguntza

Ekintzailearekiko inplikazioa ez da programarekin amaitzen. 6 hilabeteko lan gogorraren ondoren, laguntza ematen jarraituko zaie azkartutako proiektuei, aholkularitza puntuala eskainiz, networking kontaktuak emanaz, etorkizuneko finantzaketa errondetarako prestatuz, e.a.

 

  1. Laguntza legala

Beren proiektuarekin lotutako alderdi orokorrei buruzko aholkularitza, edozein garapen fasetan.

 

  1. Diru-laguntzak

Laguntza eta orientazioa laguntzak eta diru-laguntzak lortzeko.

 

 

Proiektuen hautaketa

Proiektuak hautatzeko lehen deialdia zabalik egongo da martxoaren 31ra arte, eta Metxako sustatzaileen asmoa da urtean bi egitea.

 

Programan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta enpresa proiektu bat edo martxan dagoen enpresa bat edukitzea (5 urteko antzinatasuna baino gutxiago duena). Negozio ereduak bideragarria, eskalagarria eta berritzailea izan behar du bere sektorean, gutxienez bi laguneko lantaldea behar da, eta sortzaileetako batek gutxienez %100eko dedikazioa eskaini behar dio proiektuari. Orobat baloratuko dira mugarri zehatzak: hala nola, erabiltzaileak, fakturazioa, e.a. Proiektua edozein sektoretakoa izan daiteke, ez dauka teknologikoa izan beharrik.

 

Hautatutako proiektuek -ez dago parte-hartzaile kopuru itxirik, deialdira aurkezten diren proiektuen kalitatearen araberakoa izango da- maiatzean hasiko dute azelerazio programa.

 

 

Informazio gehiago hemen: Metxa

945 03 26 74
www.metxa.com

hola@metxa.com

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow