ETEak ere barrutik ekintzaile. Eskarmentua ikasbide

26 September, 2017

Datorren urriaren 3an, Gipuzkoako Polo Garaia gunean egingo da “Euskal ETE-en barne-ekintzailetzako esperientziak” izenburuko jardunaldia, BIC Gipuzkoak antolatuta eta Barne-Ekintzailetza Sustatzeko ekimenaren barruan.

Bere helburua da bertako enpresa txiki eta ertainen esperientziak ezagutzera ematea, eta horretarako kasu praktikoak aurkeztuko dira, inguruko enpresa eta eragileen eskutik.

Goizean zehar, bertako enpresen eta enpresa-elkarteen proiektuak ezagutuko ditugu. Izan ere, enpresa askok gogoetan dihardute barruko talentua zein inguruko eragileekin elkarlanean enpresa-balore gehiago sortzea, eta ikasgai franko jaso ahal izango dute.

Informazio gehiago izateko, eta izena emateko: Barne-ekintzailetzako jardunaldia