2015eko Enpresa Sustapenerako Europako Sarien deialdia

9 apirila, 2015

UpEuskadi! Euskal Ekintzailetza Sistema lanean ari da Europar Batzordearekin batera zabalkundea emateko 2015eko Enpresa Sustapenerako Europako  Sariei.
Sari horien bederatzigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea  zabalik egongo da 2015eko maiatzaren 18ra arte.

UpEuskadi! Euskal Ekintzailetza Sistema lanean ari da Europar Batzordearekin  zabalkundea emateko 2015eko Enpresa Sustapenerako sariei. Sari horiek Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu  dagokien aitorpena emateko Estatu, Autonomia Erkidego eta Udal mailako  administrazioek  ekintzailetza bultzatzeko Europan abiatzen dituzten  ekimenei.


 

Aurtengo edizioa bederatzigarrena da eta  sariak  sei mailatan banatuta daude: enpresa ekimenaren sustapena; lanbide heziketako inbertsioa; enpresa ingurunearen hobekuntza; enpresen nazioartekotzeari emandako sostengua; merkatu berdeen garapenari emandako sostengua; eta baliabideen eraginkortasuna, enpresa ekimen arduratsu eta integratzailea.

Estatu, Autonomia Erkidego eta Udal mailako  administrazioek parte hartu ahal izango dute, bai eta elkarte publiko-pribatuek, hezkuntza arloko programek eta enpresa antolakundeek, baldin eta ekintzailetza sustatzeko ekintzak garatzen badituzte eta ekintza horien bitartez ekonomia suspertu bada azken bi urteetan Estatu, eskualde nahiz udal mailan. Hautagaitzek aurkezten dituzten ekimenek martxan egon behar dute, eragina izan behar dute beren eskualde edo herrian eta  bilakaera positiboa agertu behar dute bi urteko epean.

 

Bi hautaketa fase egongo dira: lehena
EBko Estatu kide bakoitzean egingo da, eta bigarrenean Estatu bakoitzeko bi finalista aurkeztuko dira gehienez Europa mailako finalera. Irabazleen izenak 2015eko azaroan jakinaraziko dira data horretan egingo den sari-banaketa ekitaldian.

Espainiari dagokionez, Industria eta Enpresa Txiki-Ertainaren Zuzendaritza Nagusia izango da Estatu mailako koordinatzailea hautagaitzak jasotzeko eta bigarren fasera aurkeztuko diren Espainiako bi hautagaitzak aukeratzeko.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da 2015eko maiatzaren 18ra arte. Parte hartzeko inprimakia eta funtzionamendurako eskuliburua web orri honetan daude: http://www.ipyme.org/es-ES/Noticias/Paginas/detallenoticia.aspx?itemID=1911

Informazio gehiago hemen: http://ec.europa.eu/growth/smes/support/enterprise-promotion-awards/index_en.htm

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow