Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2018 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Entrepreneurs’ Kluba: ekiozu negozio aukera berri bati

Ekintzailetzari lotutako jarduerak antolatzen ditu “Inspiring People for Inspiring Business” lelopean

Entrepreneurs’ Klubaren bitartez, Tecnalia Ventures funtsak ekintzailetzako ekosistema bat sustatzen du, elkarrekin harremanetan jartzeko teknologia disruptiboak negozio-aukera bihurtu nahi dituzten ekintzaileak, hori bai, negozio-aukera horiek inpaktua sortu behar dute merkatuan eta gizartean.

Erronka garrantzitsuek zerikusi handia dute Gizartearekin eta Industriarekin: Klubaren bidez enpresen beharrei erantzungo dieten eta pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duten negozioak bultzatzen dira.

 

Horretarako, ekintzailetzari lotutako jarduerak antolatzen ditu Inspiring People for Inspiring Businesslelopean:

  • Speed Dating: Ekitaldi honetan elkarrekin konektatzen dira negozio profila duten pertsonak eta spin-off teknologikoen proiektuak, gizartean inpaktua izango duten ETEak sortzeko.
  • Pitch&Pintxo: Topaketa informal eta parte-hartzaileak dira, inguruko esperientzia ekintzaileak edo kasu arrakastatsuak partekatzeko.
  • Meet the investor: Nazioarteko business angels garrantzitsuen “Know how” delakoa ikasteko prestakuntza-saioak, gai zehatzetan zentratuta daudenak.
  • Leadership Series: Nazioarteko lider garrantzitsu batek emandako saio inspiratzaileak.
  • Round table: Mahai-inguru hauetan parte hartzen dute lantzen den gaian erreferentziazkoak diren pertsonek, baina irekiak dira bertaratzen diren guztientzat.

Klub honetako kide izatea doakoa da: Murgildu nahi duzu ekintzailetzako ekosistema zirraragarri honetan? https://goo.gl/8uQmBk

+info: www.tecnaliaventures.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak