Enpresa barrutik ekinez. Gogoetak eta ikaspenak

7 June, 2017

Gauza guztiak horren bizkor eta sakon aldatzen ari badira, enpresak egonean gera daitezke, datorrenaren zain? Bada, hainbat ETE eta eragile elkartu ziren Donostian joan den maiatzaren 31an beren gogoeta eta esperientzia praktikoetatik abiatuta enpresa-jardueraren inguruan aritzeko.
 
Mintegia UpEuskadi Barne-Ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren barruan antolatu zen, eta elkarrizketa honen inguruan aritzeaz gain, berrikuntza korporatiboan eredu diren bi kasuren berri ere aztertu ahal izan dira.

 
Hitzordua Donostiako Parke Teknologikoan egin zen, BIC Gipuzkoak antolatua, eta bertan 20 lagun inguru elkartu ziren, denbora eta ikaspenak partekatzeko. Enpresa txiki eta ertainek, barne-ekintzailetzan esperientzia gutxikoak gehienek, aukera izan dute bi praktika on ezagutzeko; Gaizka Grajales-ek aurkeztu du Alcor, bere baitan ADN berritzailea daramana, eta ONA eta Goratuk abian jarritako Addalan, hain zuzen.
 
Argigarri direlakoan, hona hemen partehartzaileek jorratu dituzten materialak.
 

panel-intraemprendimiento
 

BARNE-EKINTZAILETZARI SARRERA EGINEZ

ADDILAN


Grupo Alcor: www.alcorgrupo.com