“Energia eolikoak ez du atzera bueltarik”

27 abendua, 2017
Maxwindeko arduradunak.

Maxwind euskal ETEak teknologia berri bat garatu du haizezko aerosorgailuen hegaletan orientazio akatsak detektatzeko

 

Aprobetxatuz Amsterdamen egin berri dela Sektore Eolikoaren Europako azoka garrantzitsuena, Made in Basque Country irratsaioa eta SPRI Taldea han izandako euskal enpresa batengana hurbildu dira, Maxwind. Hispavista konpainiaren spin-off bat da, eta badirudi iraultza eragingo duela haize-erroten errendimenduan, %10erainoko hobekuntzak ekarriko dituelarik. Nola? “%100ean Euskadin eginiko teknologiarekin” azaldu du Igor Egañak. Teknologia horren bidez  detektatzen dira zeintzuk diren hegalak haizerantz gaizki orientatuta izateagatik beren potentziala desaprobetxatzen ari diren aerosorgailuak.  Milimetro kontua da, gradu bat edo bi goitik jota, baina urte amaieran milioi askotako galera eragin diezaioke konpainia bati. Oraingoz, teknologiak emaitza bikainak eman ditu probatu duten hamaika parke eolikoetan; horrek erakusten du sorkuntza faseko “kasualitatea” horixe besterik ez zela izan, alegia, kasualitate bat, eta ez daukala zerikusirik komunitate zientifiko osoa txundituta utzi duen  teknologikoarekin.

 

Zein testuingurutan jaio zen proiektu hau, kontuan izanik sektorea merkatu-nitxo heldua dela? Nola da posible inor ez konturatzea lehenago?

Hispavista konpainiaren spin-off bat gara, eta hango langileak bere garaian ohartu ziren aerosorgailuentzako hegalen fabrikatzaileak ez zeudela gustura, batez ere hegalaren doikuntza deitzen dioten horrekin. Orduan hasi ziren ikertzen nola konpondu arazoa fabrikazio aldetik eta ohartu ziren ordura arte garatutako prozesua ez zela izan behar besteko sendoa. Azkenean, muntatuta dauden parkeetako turbinen arazoa konpondu beharrean aurkitu ziren.

 

Oso ohikoa al da angeluen desbideratze arazo hori?

Sektoreak onartzen du existitzen diren parke eolikoetako turbinen %20an ematen dela hegalen desdoitzea; gure esperientziak eta parkeetan egin ditugun neurketek erakusten digute desdoitzeak %30eraino irits daitezkeela. Horrek esan nahi du parke askok energia galtzen dutela arrazoi horregatik.

 

Desbideratze horiek zenbateko diru-galera dakarte batez besteko aerosorgailu batentzat?

1,5 megawatio baino gehiagoko aerosorgailuekin lan egiten dugu, eta urte osoa kontuan hartuta, galerak orduko 170MWkoak izan daitezke horrelako errotetan; eurotara eramanez gero (40 euro megawatio/orduko), milaka euro dira… Dirutza bat!

 

Sistema propioa garatu duzue, %100 Euskadin egina, eta bitxia da hori, kontuan izanik sektorera iritsi berriak zaretela, hau da, “outsider” batzuk zaretela negozio eolikoan…

Hala da, bai. Hispavista ez dator sektore eolikotik, baina jakin du turbinetan lanean ari zen jendearen beharrei entzuten, konponbide arrakastatsu bat garatzen eta patentatzen.

 

Noiz hasi zineten?

Enpresa aurtengo uztailean sortu da, behin ideia patentatu ondoren, eta finantzatutako Eurostars proiektu europarraren barruan, non enpresa frantses batekin kolaboratu baitugu merkataritza-jarduerari ekiteko.

 

Argi dago azkenaldi honetan sektorearekin lotutako enpresak ugaritzen ari direla, eta badirudi zuen enpresak sektorean duen eraginak ere goranzko bide bera daramala. Egia da sektoreko liderrak garela?

Argi dagoena da Euskadin konpainia handi eta indartsuak daudela aerosorgailuen fabrikazioan, hala nola Siemens Gamesa, baina baita ere enpresa handientzako materialak egiten dituen industria hornitzailean. Euskadirentzat garrantzi handia duen sektorea da.

 

Amsterdametik itzuli zarete berriki, sektore eolikoan egiten den azoka garrantzitsuenetik,  non zuen sektoreko euskal enpresen ordezkaritza zabala batu baita. Gustura itzuli zineten azokatik?

Esperientzia aparta izan zen, interes handia piztu genuelako balizko bezeroen artean, zeintzuekin oraintxe hasiko baikara lanean. Gainera, entzuleei gustatu zitzaien zati teknikoan egin genuen ahozko aurkezpena, eta batik bat jakin nahi izan zuten nola landu dugun haize-errotetako hegalen desbideratzearen arazoa. Zenbait aerosorgailu-fabrikatzailek esan ziguten gustatu zitzaiela nola heldu diogun negozioari, mahai gainean jarri ditugulako turbinen eraginkortasunaren gabezia batzuk, baina argi utziz industriaren akatsak direla, eta ez fabrikatzailearenak. Zentzu horretan, saiatzen gara sektoreko jokalari guztiekin lan egiten.

 

Aurten jaio zareten arren, zarata handia egin duzue denbora gutxian eta sektoreko operatzaile handien interesa piztu duzue. Tinko eutsi nahi diozue proiektu honi ala gerta liteke eskaintza on bat eginez gero Maxwind eskuz aldatzea?

Enpresaren asmoa da are gehiago haztea hasierako ideiatik abiatuta eta turbinen errendimendu aerodinamikoaren optimizazioari lotutako beste jarduera batzuk sortzea. Merkatuan gelditu nahi dugu, zerbitzua eman gure bezeroei une honetan sortzen ari den esparruan eta dagoeneko ikustatu ditugun balizko beste eremu batzuetan.

 

Garatzen hasita al dago energia eolikoaren esparrua?

Uste dut energia berriztagarrien belaunaldia (bai eguzki-energia, bai eolikoa) geldiezina dela, eta ez Kyoto edo Pariseko akordioengatik, baizik eta frogatu duelako prezio lehiakorrak dituela eta energia sostengarria dela. Beraz, ez dago atzera bueltarik.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow