Emerid System: “Denok identifikatuko gaituen sistema”

31 urria, 2017

Bilbo Handiko bost ekintzailek garatutako sistema berritzaile horrek aukera ematen du edozein pertsona, animalia edo objektu identifikatzeko, “Emerid” sistema integratuz hainbat elementutan.

Merkatuan ondo errotutako enpresekin dituzten lankidetza-akordioen bidez, konponbide hori integratu dute hainbat arropa eta elementutan, adimendun bihurtu daitezen; hala, erabiltzaileak uneoro identifikatuta daude, edozein larrialdi gertatuta ere.

 

Zer da Emerid?
Emerid System larrialdietarako identifikazio-sistema bat da. NFC teknologiaren bidez, unean bertan ematen ditu erabiltzailearen informazio pertsonala, medikoa eta harremanetarako datuak; horrez gain, behin gailua irakurri ondoren, erabiltzailearen kokalekua ematen du, eta bestelako funtzionaltasunak ere baditu, integratzen den produktuaren arabera.

 

Nola funtzionatzen du?
Funtzionamendua oso sinplea da: aski da Smartphone bat, Tablet bat edo NFC teknologia eta Internet konexioa duen edozein gailu kokatzea “Emerid NFC Id Point” logoaren gainean; horrela, unean bertan eskuratzen da erabiltzaileari buruzko informazio guztia, Emerid aplikazioa edo programa deskargatu beharrik gabe.

 

Neoprenozko jantziak eta bainujantzi adimendunak

Dagoeneko merkatuan da neoprenozko lehen jantzi adimenduna, sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen Bizkaiko “Seland Neopren” enpresarekin lankidetzan garatua. Gama altuko neoprenoa da, eta Emerid System dauka integratuta. Produktua surf zaleei zuzentzen zaie, eta www.emerid.com web orrian eros daiteke edo Seland produktuak banatzen dituzten denda fisikoetan.

Era berean, merkatura atera dituzte haurrentzat diseinatutako lehen bainujantzi adimendunak, oso baliagarriak hondartzan edo aisialdi zentroetan galtzen direnerako. Produktu horrek harrera bikaina izan du, oso eraginkorra eta sinplea delako, eta aukera ematen duelako galdutako haurrak identifikatzeko eta familiarekin harremanetan jartzeko. Bainujantziak ere enpresaren web orriaren bidez eskuratu daitezke: www.emerid.com

Emerid System enpresak ongi egin ditu etxeko-lanak, produktuaren berri eman baitie larrialdi zerbitzuekin lotutako erakunde guztiei, esaterako, hauei: SOS Deiak, Bizkaiko Anbulantziak, Ertzaintza, Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Gurutze Gorria, Udaltzaingoak… Horrela, larrialdi zerbitzu horiek badute sistemaren berri, ezagutzen dute eta erabili ere egin dezakete, behar badute.

Arduradunek diotenez, laster merkaturatuko dituzte “Emerid” sistemadun produktu berriak, gaur egun merkatuan dauden beste produktu batzuekiko aldea markatuko dutenak. Facebook eta Instagram sareetako profiletan jarraitu daiteke enpresaren bilakaera, hala aukera dago proiektu interesgarri eta berritzaile honi buruzko nobedade guztiak ezagutzeko, eta jakina, nahi bada baita ere erosteko.

+info: www.emerid.com

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow