John Romerok Fun & Serious Game-an parte hartuko du

14 August, 2017

Europako bideojokoen jaialdirik handiena, Fun & Serious, Bilbon ospatuko da abenduaren 8 eta 11 bitartean. Bideojokoen industriaren topaketa honetan bideojokoen diseinatzaileak, publizistak, diru-ezarleak, plataforma nagusien ordezkariak, kazetariak eta eragileak bilduko dira.

Eusko Jaurlaritzak, SPRI garapen agentziak, Bilboko Udaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko jaialdi honek hainbat sponsor, industriako partaide eta kolaboratzaile biltzen ditu aurtengo edizioa, VII.a, aurrekoak baino are arrakasta handiagoa izan dezan. Gonbidaturiko herrialdea Alemania da: Alemaniako merkatua europako potentzia bihurtu da kontsumo eta garapenean, Erresuma Batua eta Frantziaren gainetik. Alemanian bideojokoen industriak urteko 2.800 milioi euro eta 31.000 postutik gora sortzen ditu gaur egun. Alemaniako ikaskuntza eta banatzaileetatik datozen esperientzia handiko profesionalek beren ezagutzak eskainiko dituzte jaialdiaren bi egunetan.

Jaialdian bideojokoen sektorea, diziplina artistiko legez, zinema edo musikaren maila berean aurkezten da, garapenaren atzean eginiko lan sortzailea aintzat hartuz. Topaketa honetako edizio guztietan hitzaldietarako langunea, mahai-inguruak eta elkarlanerako guneak eta zaleentzako jokoen gunea biltzen dira. Horiez gain, “Titanium Sariak” deiturikoak ematen zaizkie Urteko Bideojokorik Onenak sortu dituztenentzat.

Berriki ohorezko sari hauetako lehena jakinarazi da. John Romero diseinatzaile eta garatzaile estatu batuarrak irabazi du. Bere ibilbide profesionalean zehar John Romerok Wolfstein 3D, Quake eta Doom bezalako ikonoak sortu ditu. Gainera, bere estilo eta sormen bereziaz, lehenengo pertsonan disparatzeko bideojokoen (first person shooter games) ezaugarriak garatu ditu.

Sariketa Guggenheim museoan izango da. Fun & Serious jaialdiak bertan saritu nahi ditu John Romerok akzio genero honen sormen eta narrazioari eginiko ekarpenak, haren izaera ikonoklasta eta bideojokoen diseinu eta mekanikan duen dedikazioa. Bide batez, jaialdiak haren mezenas gisako profila nabarmentzen du, sektorean hedatzailea eta ekintzailea izateagatik.

Sariketara joango dela jakinarazteaz gain, jaialdian egingo diren ‘VIT Talks’ hitzaldietan parte hartuko duela adierazi du. Hitzaldi hauek bideojokoen eta hauen berrikuntza eta tendentzien gainekoak izango dira.

Fun & Serious jaialdia industria honen topagune garrantzitsua bilakatu da, bideojokoak zinema edo musika bezalako arteen mailara igotzeko asmoaz. Jaialdiak merezi duen garrantzia eman nahi dio 2017an 4,6 bilioi dolar eta 665 milioi erabiltzailetarako aurreikuspena duen sektore honi.